BECTSO 2017

Aurten Herri Urrats urtarrilaren 28an hasiko da. Izan ere, hirugarren urterako, BECen azken Euskal Herriko Txapelketan parte hartu zuten 8 finalistak hor ditugu berriz ere, ez ohiko saio bat eskaintzeko. Goza dezagun, azken aldirako, zortzi bertsolari horien fineziaz. 2017ko abenduan, berriz, jokatuko da Euskal Herriko Bertsolarien Txapelketa nagusia, eta nork daki hurrengo finalistak nor izanen diren ?
Aurten bederen badakigu nor izanen dugun Herri Urrats sustengatzeko Baionako Antzokian : Sustrai Colina, Amets Arzalluz, Maialen Lujanbio, Unai Iturriaga, Aitor Mendiluze, Beñat Gaztelumendi, Aitor Sarriegi, Igor Elortza. Esker bereziak eman behar dizkiegu zortzi txapeldunei, gaualdi hori heien iniziatiba izan baita osoki, eta haieri esker, Herri Urrats eta ondorioz lizeoaren alde, lehen fruituak bilduko baititugu.
Baionako Herria ere eskertu behar dugu Antzokia erabiltzeko baimena errextu digulako. Eta Gipuzkoako Foru Aldundia ere, komunikazio soporte ezberdinen gastuetan laguntzen gaituztelako.
Antolaketari dagokionez, txartelak salgai dira ikastola guzietan, Elkar dendan eta Baionako antzokian. Seaskako web gunetik ere txartelak eros daitezke eta egunean bertan antzokian eskuratuko dira. Urtarrilaren 28an, arratsaldeko 5etan idekiko dugu txarteltegia, eta 6etan hasiko da saioa.
 
Gertakari bikain hori aurtengo Herri Urrats kanpainaren karietan antolatzen dugu. Ez ahantz Herri Urrats 2017eko maiatzaren 14ean izanen dela (Senpereko aitziraren inguruan, bistan dena!)

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Txartelak nun erosi ?

  A- Txartelak ikuskizunaren egunean antzokian bertan zuzenki erosten ahalko dituzu, 17:00tik goiti.
  B- Ipar euskal herriko ikastola guziek txartelak salgai badituzte. Zure herriko ikastola dei ezazu.
  C- Baionako ELKAR dendan ere salgai dira
  D- Baionako Antzokian baita ere
  E- Aldiz, txartelak aitzinetik erosi nahi baldin badituzu, diru emaitza elektroniko baten egitea bide laburrena da !
  Biziki sinpleki egiten ahalko duzu. Urrats desberdinak hemen azpian zehaztuak zaizkizu.
 

 Nola egin ?

 1- Azpi huntako linka klika ezazu. Gazteleraz "donar" hitzaren gainean edo, frantsesez nahiago baldin baduzu, "faire un   don" erranaldiaren gainean
 2-10 €ko diru emaitza (hots, txartelaren prezioa) egin ezazu (edo 20€/30€ /40 € ... eskatzen dituzun txartel kopuruaren araberakoa)
3- Zure diru emaitza egina izanen delarik,  horrelako agiri bat automatikoki eta berehala eskuratuko duzu.
4- Ondotik aski duzu agiri hori seaska-estelle@orange.fr helbidera bidaltzea (paga froga gisa) Ez ahantz zure izena zehaztea !
5- Bertso saioaren egunean, txartelak zure izenean atxikiko ditugu antzokiaren sartzean (17:00tik goiti)
6- Kasu ! Kokapena librea da! Ondorioz, nahi duzun eserleku librean jartzen ahalko zara. Ateak 17:30etan idekiko ditugu.