Historikoa

SEASKAKO HISTORIKOA

1969tik, Seaskak urtero frantsesdun zein euskaradun familiengandik datozen haurrek osatu klaseak idekitzen ditu.

1969an guraso talde batek Seaska 1901 legepean den elkartearen babesean 5 ikasleekiko lehenbiziko ikastola ideki zuen Arrangoitzen, Iparraldean. Elkarte berriak elebitasun orekatua eskuratzea helburua duen hezkuntz eredua bultzatzea proposatzen du. Helburu honek pedagogia metodo bereziak eta aintzindariak behar ditu.

IKASTOLAK: Bilakaera baikorra

Hastapenean ideia harrigarria bada ere, iritziak aldatzen hasten dira pixkanaka pixkanaka. Sortu eta hamar urte berantago, ikastola gizarte eragile saihestezina bilakatzen da, guraso, irakasle eta laguntzaileen etengabeko lanari esker. Seaskak ikastola berriak idekitzen ditu urtero.

Erdaldun zein euskaldun gurasoak dituzten haurrek metodo pedagogikoak berenganatzen eta emaitza onak lortzen dituzte.

Lehen urratsak Ikastolen ezagupenerantz.

Ikastolen garapena emeki eta nekez egin da. Izan ere, dudak zituzten gurasoei erakaskuntza eredu berri horren sinesgarritasuna erakutsi behar izan zitzaien, irakasleen formakuntza segurtatu behar izan zen eta eredu honen garapenaren kontrako politika bati aurre egin.

Hastapeneko urteetan diru mailan Seaskak ikastolak bere gain hartzen lortu bazuen ere, denbora joan ahala gero eta zailago izan da haur kopuruak etengabe emendatzen baitziren eta beraz aurrekontua ere bai. Egoera berri horrek behartzen zuen Seaska Hezkunde Ministeritzarengana eta tokiko erakundeengana jotzera, zilegitasun osoz, ikastolak beren gain har zitzaten.

  • 1981n: Sozialistak boterera heltzearekin batera, negoziaketak hasten dira goi mailan. Hitzarmen bat izenpetzen da 1982ko uztailaren 1ean eta Seaskak 152 449 euroko (hots milioi bat libera) diru laguntza eskuratzen du Kultura Ministeritzarengandik.
  • 1982an: Lehen hitzarmena: Kultura Ministeritzak diru laguntza luzatzen du.
  • 1983an: Hiru urteko konbenioa izenpetzen da Hezkunde Ministeritzarekin eta Bi Aldeko Pegagogi Batzordea sortzen da. Negoziaketak segitzen dira eta 1983ko urriaren 14an hiru urteko konbenioa izenpetzen da. Horri esker, Seaskak urtero 381 123 euroko (2,5 milioi libera) diru laguntza eskuratzen du eta Seaska eta Hezkunde Ministeritzaren arteko Pedagogi Batzordea martxan jartzen da eskola segipena segurtatzeko.

 

Irakasleen integrazioa ezeztatzen da.

  • 1985ean: Negoziaketak berriz hasten dira eta hitzarmen bat izenpetzen da Seaskako irakasleak Hezkunde Ministeritzan integratuak izan daitezen. Erabaki garrantzitsua da bainan ez zaio segipenik ematen: Kontseilu Konstituzionalak erabakia ezeztatzen du 1986ko urtarrilaren hastapenean. Eskuindarrak boterera itzultzen direlarik, Seaskak kontratu pribatuak izenpetu behar ditu (hamar bat orotara): ez dira sekulan errespetatuko izanen.
  • 1988an: Sozialistak boterera itzultzen dira, Seaskak segitzen du bere bidea egiten nahiz eta diru mailan ezegonkortasuna izan. Seaska berregituratzen da eta negoziaketak berriz hasten dira.
  • 1989an: hitzarmen berri bat. Ondorioak 1990eko urtarrilean ikusten dira: data honetatik goiti Hezkunde Ministeritzak ama ikastolako eta Lehen Mailako 61 irakasle bere gain hartzen ditu. Momentuz, Seaskako kolegioa eta lizeoa kontratutik kanpo gelditzen dira.
  • 1993an: Hitzarmena berregiten da eta kolegioari hedatzen. Estatuak Lehen Mailako eta kolegioko erakasleak bere gain hartzen ditu.
  • 1994an: Ikastolak, elkarte kontratupeko eskola pribatuak.
  • 1994ko uztailean: Seaskak eta Hezkunde Ministeritzak izenpetzen duten hitzarmenak elkarte kontratupeko eskola pribatuko estatua segurtatzen die ikastolei. Ikastola, bere erakaskuntza euskarazko murgiltze ereduan oinarritzen duen eskola elebiduna da.
  • 1996an: Bernat Etxepare lizeoa tokiz aldatzen da, Kanbotik Baionara pasatzen da
  • 1998an: Ziburuko Piarres Larzabal kolegioa idekitzen da
  • 1999an: Donaixtiko Manex Erdozaintzi kolegioa idekitzen da

Ikastolen garapena : ikastolen idekitzeak

Gaur egun 3200 ikasle daude