Ikastolen garapena

IKASTOLAK: garapen etengabea

Iparraldeko ikastolak 1969an sortu ziren SEASKA batasunean elkarturik. SEASKA, 1901 lege pean sortu zen, familia batzuek eta irakasle baten nahikundeari esker. 1969ko apirilean, laupabost haurrekin ideki zen ikastola ikusirik, nork erran zezakeen gure batasunak horrelako neurria hartuko zuenik !

Huna, sortu ziren araberean, ikastolen hedadura Iparraldeko herri eta hirietan zehar :

  • 1969-1970 : Lehen ama ikastola Arrangoitzen
  • 1970-1971 : Bi ama ikastola idekitzen dira : bat Donibane Lohitzunen eta bestea Baionan.
  • 1971-1972 : Lau ama ikastola idekitzen dira : bat Donapaulen, Bat Hendaian, bat Senperen eta beste bat Ziburun.
  • 1972-1973 : Bost ama ikastola idekitzen dira: bat Azkainen, bat Uztaritzen, bat Maulen, bat Hazparnen eta bat Donibane Garazin.
  • 1973-1974 : Ama Ikastola bat idekitzen da Ezpeletan
  • 1974-1975 : Hiru ama ikastola idekitzen dira : bat Miarritzen, beste bi Baionan (Hiri erdian eta Kurutze Sainduan).
  • 1975-1976 : Pauen ikastola bat sortzen da, eta Donibane Lohizunen eta Angelun lehen mailak idekitzen dira.
  • 1976-1977 : Ezpeletako Ama Ikastola Kanbora joaten da.
  • 1977-1978 : Ama Ikastola bat sortzen da Saran eta Donapaulen lehen maila idekitzen dute.
  • 1978-1979 : Bi ama ikastola idekizten dira Mugerren eta Atarratzen.
  • 1979-1980 : Maulen eta Uztaritzen lehen maila idekitzen dute.
  • 1980-1981 : Ama ikastola bat sortzen da Bidarten eta Arrangoitzen lehen maila idekitzen da. Lehen Bigarren maila idekitzen da Donibane Lohitzunen.
  • 1981-1982 : Hiru ama ikastola idekitzen dira : Baigorrin, Beskoitzen eta Oloronen. Lehen maila bat sortua da Donibane Garazin. Bigarren maila Donibane Lohitzunetik Baionara doa eta bigarren mailako 2. urtea idekitzen da.
  • 1982-1983 : Lehen maila idekitzen da Hazparnen eta bigarren mailako 3. urtea idekitzen da.
  • 1983-1984 : Hendaian lehen maila idekitzen da. Bigarren maila Baionatik Kanbora doa eta bigarren mailako lehen urteko gela doblatzen da.
  • 1984-1985 : Kanbon bigarren mailak 4. urtea idekitzen du eta 2. urteko gela doblatzen da.
  • 1985-1986 : Ama ikastola bat sortzen da Ortzaizen. Baionako Kurutze Saindu eta Mauleko ama ikastolak desdoblatzen dira. Lehen mailetan ikasgelak idekitzen dira : Donibane Garazin lehen mailako 5. urtea, Hazparnen lehen mailako 4. urtea, Hendaian lehen mailako 3. urtea, Senperen lehen mailako 1.urtea. Eta Bigarren mailak 5. urtea idekitzen du : lizeoa.
  • 1986-1987 : Hazparnen lehen mailako 5. urtea, Hendaian lehen mailako 4. urtea eta Senperen lehen mailako 2. urtea idekizten dira. Bigarren mailak Kanboko kolegioan 6. urtea sortzen du.
  • 1987-1988 : Senpereko lehen mailak 3.urtea idekitzen du. Baigorriko ikastolak, ateak hesten ditu, eta ondorioz Ortzaize eta Garaziko ikastolak azkartzen dira.
  • 1988-1989 : Sarako ikastola Senperekoari lotzen da. Senpereko lehen mailak 4.urtea idekitzen du.
  • 1989-1990 : Beskoitze eta Baionako Hiri Erdiko ikastolak hesten dira Baionako bertze bi ikastolen azkartzeko.
  • 1990-1991 : Kanboko Xalbador Ikastegia estrenatzen da.
  • 1991-1992 : Bunuzen ama ikastola idekitzen da, Ortzaizen lehen maila bat eta Kanboko Bernat Etxepare Lizeoan terminaleko gela bat.
  • 1992-1993 : Sarako Ama Ikastola berridekitzen da eta Ortzaizen lehen mailako 2.urtea.
  • 1993-1994 : Baiona Poloko ikastolan lehen mailako 1.urtea idekitzen da, Ortzaizen lehen mailako 3.urtea eta Arrangoitzeko ikastola Miarritzekoari lotzen da.
  • 1994-1995 : Kanbon, lehen mailako 1.urtea idekitzen da, Baiona Polon lehen mailako 2.urtea eta Ortzaizen lehen mailako 4.urtea.
  • 1995-1996 : Kanbon Lehen Mailako 2.urtea idekitzen da, Ortzaizen lehen mailako 5.urtea eta Urruñan Donibane Lohitzuneko ama ikastolen eranskina.
  • 1996-1997 : Kanbon Lehen Mailako 3.urtea idekitzen da, Kanboko Bernat Etxepare Lizeoa Baionara doa eta Kanboko kolegioa Xalbador deitzen da.
  • 1997-1998 : Kanbon Lehen Mailako 4.urtea idekitzen da eta Angelun Baiona Poloko ama ikastolaren eranskina bat.
  • 1998-1999 : Kanbon Lehen Mailako 5.urtea idekitzen da eta Izuran Lehen Mailako 1.urtea. Ziburun kolegioa idekitzen da 6. eta 5.eko gelekin. Bernat Etxepare Lizeoa, Baionako J-J. Rousseau ikastetxe ohiko geletan kokatzen da.
  • 1999-2000 : Izuran Lehen Mailako 2.urtea idekitzen da, Ziburuko kolegioan 4.eko gela bat eta Donaixtin kolegio bat 6.eko gelekin batetik.
  • 2000-2001 : Izuran Lehen Mailako 3.urtea idekitzen da, Ziburuko kolegioan 3.eko gela bat eta Donaixtiko kolegioan 5.eko gela bat.
  • 2001-2002 : Izuran Lehen Mailako 4.urtea idekitzen da, eta Donaixtiko kolegioan 4.eko gela bat.
  • 2002-2003 : Izuran Lehen Mailako 5.urtea idekitzen da Donaixtiko kolegioak 3.eko gela bat.
  • 2003-2004 : Saran Lehen Mailako 1.urtea idekitzen da, Urruñan 3.urtea eta Baiona Polo ikastolan 4.urtea.
  • 2004-2005 : Baionako Polo ikastolan lehen mailako 5.urtea idekitzen da. Hiriburuko ikastola idekitzen da.
  • 2005-2006 : Ortzaizeko anexaren idekitzea Baigorrin.
  • 2007-2008 : Hazparneko arberoako ikastola anexaren idekitzea Donamartirin. Izurako ikastola eta Donaixtiko Manex Erdozainzi Kolegioa Lartzabaleko eraikin berrietan kokatzen dira.
  • 2009-2010 : Bidarten, ama ikastola bat idekitzen da.
  • 2010-2011 : Lekornen eta Itsasun, bi ama ikastola idekitzen dira.
  • 2012-2013 : Ziburuko ikastola idekitzen da
  • 2013-2014: Beskoitzeko ikastola idekitzen da
  • 2015-2016 : Hiru ama-ikastola berri idekitzen dira. Azkaraten, Basusarrin eta Biriatun
  • Gaurregun : Seaskak 34 ikastola kudeatzen ditu : 10 ama ikastola, 20 lehen maila, 3 kolegio eta lizeo 1. Orotarat 3388 ikasle ikastoletan eskolatuak dira.