MUS IKASTALDIA

MUS IKASTALDIRAKO TOKIAK BADIRA ORAINDIK, IZENA EMAN !

Aurten ere, Seaskak mus ikastaldia martxan ezarri nahi du. Otsailaren 20etik 24era aisialdi aste bat antolatuko dugu MUS jokoaren inguruan Kanbon (Seaskako egoitzan).
Aste horren helburua da 10-14 urteko haurreri mus jokoa ezagutaraztea eta animazioak proposatzea euskaraz.

 

Zergatik Mus jokoa ?
Mus jokoarekin hainbat gaitasun lantzen baitira : norbera eta bikotearen baitako konfiantzia, arriskuen hartzea, taktiken eraikitzea…
Mus jokoari esker momentu onak pasatzen baitira, bakoitzaren balentriak espantukeriak eta umorea ezagutzeko parada baita  !
Mus jokoa, euskal ondarea baita ere bai.
Mus jokoarekin, belaunaldien arteko topaketa antolatzeko aitzakia baita. Arratsalde batez, haurrek Arditeya zahar etxeko egoiliarriekin mus partidak eginen dituzte. Belaunaldi arteko topaketa horretan, musa baino gehiago ikasiko dute : zaharrekiko harremanak, jakitatearen transmisioa eta euskalkien entzuteko plazerra.

 

Egitaraua :  

Goizetan, mus tailerrak izanen dira, eta  arratsalde guziz Ikastolen elkarteko hezitzaileen ardurapean aktibitateak antolatuko ditugu :

  • roller,
  • mahain jokoak,
  • kanpoko jolasak,
  • josekan budo : Amets elkartearekin
  • filma bat euskaraz
  • haurrak Arditeya zaharretxera joaten ahalko dira hango egoiliarrekin partidak egiteko,
  • Kanboko mediatekan pista jokoa antolatua izanen da Kanbo edo Kanboar famatuak deskubritzeko,

 

Informazioa pratikoak :  

  • Astearen prezioa bazkaria eta askaria barne : 90 €
  • Izen emateak : seaska@ikastola.net
  • Azken epea izena emateko : 02/02a