OLENTZERO KANTUZ KANTALDIA BAIONAN

Joan den abenduaren 11an, "Olentzeroren Lagunak" elkarteak Baionako Lauga gelan "Olentzero Kantuz" kantaldi handia antolatu zuen. Kiroldegia ikuslez mukurru bete zen (2000 pertsona baino gehiago) Baionako ikastetxe guzietako haur eta gazteen ikuskizuna txalotzeko. Antolatzaileek beren proiektua "bakar-pedagogiko-kultural eta federatzailea" gisa zehaztu dute. Orotara 394 artista, 13 ikastexe eta  3 abesbatza elkartu ziren.
Seaskako 3 ikastetxeek parte hartu zuten : Etxepare lizeoa, Oihana ikastola & Poloko Hiriondo ikastolaren ikasleak bikainak izan ziren ! Lizeotarrek bi antzerki zati eskaini zituzten, ikastoletako haurrek 2 kantu egin zituztelarik. Goresmenak artista gazteei, beren erakasleei eta gertakari eder hunen antolatzaileei !
 
Argazkiak JPEG STUDIO