LAN ESKAINTZA

LAGUNTZAILE BAT

Ortzaizeko ikastolak langile laguntzaile bat xerkatzen du 2017- eko sartzerako.

Jarduera nagusiak

  • Haurra bere autonomia eskuratzen lagundu,
  • Garbitasuna eta haurraren sekuritate fisiko eta afektiboa zaindu, 
  • Erakaslearen laguntzailea bilakatu jarduera pedagogikoen prestaketan edo animazioan
  • Haurren kudeaketa bazkaria aintzin, momentuan edo gero baita pausa edo aire hartze denboretan,
  • Haur talde baten kudeaketa eta animazioa TAPen edo jarduera proiektuan parte har lezake,
  • Ikastolako gelen antolaketa, garbiketa eta zaintza.

Gaitasunak:

  • Euskara menperatzea. Beharrezkoa da.
  • CAP Petite Enfance diploma ukan edo haurrekin esperientzia
  • Haurraren beharra identifikatzea 2 urtetik goiti
  • Aktibitateen animazioan gaitasunak. BAFA diploma ukaitea estimatua izanen da.
  • Elkarlanerako gaitasuna eta malgutasuna
  • Sekuritate eta garbitasun legeak aplikatzea

Lan baldintzak

  • Lekua: Ortzaizeko Ikastola
  • Bakantza denboretan lanik ez da
  • 30 ordu astean
  • Kontratu mugatua momentuz : 2017ko irailetik -> 2018ko ekaina artio. Ondotik kontratu mugagabea bilaka daiteke.

Interesatua baldin bazira, motibapen gutuna eskuz, kurrikuluma, eskatuak diren diplomen kopia : 2017 ko apirilaren 28 aintzin idatziz eta mailez, Ortzaizeko Ikastolara (lan eskaintza) Irisarriko bidea, 64780 Ortzaize. Xehetasun gehiagorentzat : bulegoa.ortzaize@gmail.com

 

AHALMEN URRIKO LAGUNTZAILE BAT

SEASKAK, Ahalmen urriko haurren laguntzaile bat bilatzen du :

  • Larzabaleko Manex Erdozaintzi Etxart kolegioan eta Garaziko ikastolan aritzeko
  • Hezitzaile orenak haurrarekin buruz-buru egiteko  
  • Astean 7 oren orotara (bi ikastoletan arituz)
  • Berehala lanean hasteko eta uztailaren 7a arte

Lanbide honetarako bete behar diren irizpideak hauek dira  :

  • Euskara eta frantsesa jakitea, ahozkoan eta idatzian
  • Bere burua behar bereziak dituen ikasleak laguntzeko prest sentitzen dena
  • Zailtasunak dituen haur baten garapena analisatzeko eta horren arabera bere lanaren moldatzeko gai izatea
 
Interesatuak direnak,  motibapen gutuna + CV bat + diplomaren kopia
helaraz dezatela Lehen bai lehen  :
SEASKA – Nere Pentzea, route de la Pouponnière bidea – 64250 KANBO
edo  seaska@ikastola.eus helbidera idatziz