EUSKARAZKO AKTIBITATEEN ELKARTEEN FOROA

HERRIXKA Baionako euskal elkarteen foroaren lehen edizioa hurbiltzen ari da ! 

Irailaren 5ean iraganen da, Baionako Etxepare lizeoan, goizeko 10:30etatik  hasi eta egun osoan, besta giroan.

Euskaraz aritzeko parada proposatzen duten elkarteak hobeki ezagutzeko eguna izan nahi du Herrixkak. Elkarteen foroaren lehen edizioa izanen da aurtengoa.

Jadanik hogetik gora elkartek baieztatua dute beren etorrera. Arlo desberdinetako aisialdiak euskaraz deskubritzen ahalko dira :

  • antzerkia,
  • arte martziala,
  • biolina,
  • dantza,
  • liburutegiak, 
  • pilota,
  • saxofoia,
  • shiatsu,
  • sukaldaritza,
  • surf,
  • yoga,
  • zirkoa

 

HERRIXKAREN HELBURUA

ahoz aho pasatzen diren informazioak leku bakarrean elkartzea, sarea sendotzen laguntzeko, guraso anitzek ez baitakite zer baden, eta elkarte anitzek ez baitute lortzen beren eskaintza ezagutarazten. Beharrak zein diren zehazteko parada ekar dezake baita hitzorduak: aktibitate kolektiboak euskaraz bizitzeko aukera guti daude adibidez, dela, kiroletan edo beste. 

Eta bide batez egun atsegin bat proposatzea dugu xede!  

Antolatzailea Baionako Ikastolen Laguntzaileak (BIL) taldea da.
Urtean zehar buraso bolondresek osatzen duten elkarte horrek animazioak antolatzen ditu, ikastolaren aldeko diru iturriak segurtatzeko.