LAN ESKAINTZAK

IRAKASLEAK

SEASKAk, 2021-22 ikasturterako bilatzeko du :

  1. Lehen mailarako :

      • Irakasle ordezkoak euskara eta frantsesa dakitenak ALOZEko & DONIBANE LOHIZUNEko ikastolarako

  2. Bigarren mailarako :

  • Frantseseko irakasle bat
  • Teknologiako erakasle bat

 

Bete behar diren baldintzak:

  • Irakatsi behar den gaiaren lizentzia edo masterra ukan
  • Elebiduna
  • Esperientzia oinarrizko hezkuntza orokorreko erakaskuntzan

Interesatuak direnak Seaskara igor dezatela, lehen bai lehen seaska@ikastola.eus  helbidera idatziz

  •  Motibapen gutuna
  •  kurrikuluma
  •  Diplomaren kopia (lizentzia, masterra)  

 

 

BI LAGUNTZAILE BAIONAKO OIHANA IKASTOLAN

Bi langile bilatzen ditu Baionako Oihana ikastolak. 2 kontratu mugagabe:

astean 30 orenez lan egiteko: astelehen, astearte, ostegun eta ostiralez.

Hilabete saria: orena smicaren heinean ordaindua. AIGA eta edo haurtzaroko CAP izatea hobe.

Interesatua denak email honetara idatz dezake bere CVa bidaliz :

bulegoaikastola@gmail.com

 

 

BI LAGUNTZAILE HIRIBURUKO IKASTOLAN

Hiriburuko Ametza ikastolak
1) ASEM bat xerkatzen du irailan hasteko
- 10 oren egunean (7.30/17.30) salbu asteazkenetan eta bakantzetan.
- bederen urte bateko CDD kontratu bat edo CDI bat
- euskalduna
- Haurtzaro ttipiko CAPa (edo AIGA) duena
- 2 urteko esperientzia ukaitea hobe

2) eskolaldi inguruko denboran parte hartzeko laguntzaile bat xerkatzen du irailan hasteko
- 2 oren egunean (12/14) salbu asteazkenetan eta bakantzetan
- urte bateko kontratu bat
- euskalduna.
- AIGA edo haurtzaro ttipiko CAPa duena

Xehetasunak eta CV & motibazio gutunak bidaltzeko:   ametzabulegoa@gmail.com

 

 

LAGUNTZAILE BAT (HERRITAR ZERBITZUAN)

2021/2022 urterako Bokaleko ikastolak haurzain bat bilatzen du zerbitzu zibila gisan.
4 egun astean, 2021ko irailetik goiti

Eginbeharrak
- Haurrak zaindu eta lagundu
- Talde pedagogikoa lagundu
- Lekuak bildu eta garbitu
- ikastolaren komunikazioa / harremana garatu
Baldintzak: Euskalduna eta 18 / 25 urte artean izatea
Misioaren hastapena 2021ko irailan
Interesatuendako milesker email bat igortzea bokalekoikastola@gmail.com

 

 

EUSKARA SAILEKO KOORDINATZAILE BAT

SEASKA, Ikastolen Federazioak, EUSKARA SAILEKO KOORDINATZAILE bat bilatzen du misio hauen betetzeko :

  • Hizkuntza eta literatura sailak kudeatu bigarren mailako irakasleekin, baita aditu eta kolaboratzaileekin
  • Seaskako Euskal Curriculuma eguneratuaren idazle arduraduna izan
  • Lehen eta bigarren mailako ahozko eta idatzizko programaketak zein frogak sortu eta koordinatu
  • Irakasleen formakuntzan parte-hartu, Hizkuntza proiektuari doazkion saio eta jardunaldietan

Lanerako solaskide nagusiak :

  • Euskara saileko erabileraren koordinatzailea
  • Seaskako lehen eta bigarren mailako irakasleak
  • Seaskako Hezkuntza taldea

Galdegin formakuntza :

  • Euskal ikasketak
  • Euskararen irakaskuntzan esperientzia
  • EGA

Beharrezko gaitasunak :

  • Euskal filologian eta literaturan jantzia
  • Talde kudeaketan eta animazioan trebatua
  • Proiektu kudeaketan eta idazketan ohitua

Lan baldintzak :

  • Denbora ¾-ez
  • 2021eko irailaren 1ean lanean hasteko
  • Kontratu mugagabea (4 hilabeteko entseguarekin)
  • Soldata : Hitzarmen Kolektiboaren arabera

Interesatuak direnek Seaskari C.V. bat eta motibapen gutun bat bidali behar dute :

Seaska - Nere Pentzea - Route de la Pouponnière - 64250 KANBO seaska@ikastola.eus

Azken epea: Ekainaren 28a

 

 

AHALMEN URRIKO HAURREN LAGUNTZAILEAK (AESH)

Seaskak, 2021-2022 ikasturteko Ahalmen urriko haurren Laguntzaileak (AESH) bilatzen ditu, iparraldeko ikastola , kolegioa eta lizeoan aritzeko:

Lanbide huntarako bete behar diren irizpideak hauek dira:

  • Euskara eta frantsesa jakitea, ahozkoan eta idatzian
  • Bere burua behar bereziak dituen ikasleak laguntzeko prest senditzen dena
  • Zailtasunak dituen haur baten garapenaanalisatzeko eta horren arabera bere lanaren moldatzeko gai izatea

Pertsonen laguntzaile edo "Aide à la personne" kalifikazioa sartzen diren diplomak ukaitea, edo AESH gisa lan egin izana edo baxoa izatea.

Interesatuak direnak, motibapen gutuna + CV bat + diplomaren kopia helaraz dezatela Seaskara 2021 ekainaren 30a aitzin (azken epea)
SEASKA -  Nere Pentzea - Route de la Pouponnière bidea - 64250 Kanbo
edo seaska@ikastola.eus helbidera idatziz

 

 

LANGILE BAT DONAPALEUKO AMIKUZEKO IKASTOLAN

Amikuzeko ikastolak langile berri bat txerkatzen du, heldu den irailetik goiti hartzeko.

Lan sareak desberdinak izanen dira : kantina, haurtzaindegia edota garbiketa lanetan aritzeko.

Mugagabeko kontratu bat da proposaturik.

Galdeginak diren baldintzak : euskalduna izatea eta haurrekin lan egiteko gaitasuna ukaitea

CV eta motibapen gutuna ikastolara igorri mailez edo gutunez, ekainaren 30a aitzin.

ikastola.amikuze@wanadoo.fr edo postaz Amikuzeko ikastola - Zaldi Xuri auzoa - 64120 Donapaleu

Xehetasun gehiagorentzat : ikastola.amikuze@wanadoo.fr - 05 59 65 83 01 (ikastola) edo 06 28 98 33 75

 

 

AHALMEN URRIKO HAURREN LAGUNTZAILEA (AESH)

SEASKAk, ahalmen urriko haurren laguntzailea (AESH) bilatzen du :

    • Kanboko ikastolan,
    • 20 ordu astean,
    • Kontratua : mugatua uztailaren 7a arte edo 3 urteko kontratu mugatua.

Lanbide huntarako bete behar diren irizpideak :

  • Euskara eta frantsesa jakitea, ahozkoan eta idatzian
  • Bere burua behar bereziak dituen ikasleak laguntzeko prest sentitzen dena
  • Zailtasunak dituen haur baten garapena analisatzeko eta horren arabera bere lanaren moldatzeko gai izatea 
  • Baxoduna eta AMP edo AES diplomaduna izatea.

Interesatuak direnak, motibapen gutuna, kurrikuluma eta diplomaren kopia helaraz dezatela lehen bai lehen : seaska@ikastola.eus helbidera

   

 

LAGUNTZAILE BAT (HERRITAR ZERBITZUAN) BESKOITZEKO IKASTOLAN

Hiritar Zerbitzurako norbait xerkatzen dugu Beskoitzeko ikastolarentzat.

Hiritar zerbitzuko gazteak, erakasleak eta ASEMak lagunduko ditu haien aktibitateak aitzina eramaiten.

Baldintzak: 16 eta 25 urte arteko gazte guzieri idekia da. Gazteak elbarritasun bat baldin badu, 30 urte arte izan dezake.

Proposatua den kontratua: astean 24 oreneko hiritar zerbitzua. Hasteko data: 2021ko irailaren 1a. Paga: 580 € hilabeteka. Lan tenoreak moldagarriak dira.

Elgar bizitza erresteko eta haurreri euskara mintzateko gogoa emaiteko, presunak jokoak edo tresnak proposatu beharko ditu. Pedagogia taldeak helburu horren gauzatzen lagunduko du.

Interesatuak bazirezte, CV bat eta motibapen gutun bat igorri behar dituzue email helbide huntarat : bulegoa.beskoitzeko.ikastola@gmail.com.

Xehetasun gehiagorentzat zenbaki huntarat deitzen ahal duzue 06.76.82.52.02

 

 

LAGUNTZAILE BAT BASUSARRIKO IKASTOLAN

Basusarri / Arrangoitzeko BIEZ BAT Ikastola-k langile bat xekatzen du.
- 20 oren astean (12:00 - 17:00 egunero, 4 egunez)
- irailean hasteko

Eginkizunak :
- Erakasleak lagundu, garbiketa egin eta haurrak zaindu.

Gaitasunak :
- Euskalduna
- Pôle Emploi laguntzak ukan (PEC Parcours Emploi Compétence).

Zure kurikuluma eta motibapen gutuna bidali : biez.bat.ikastola.bulegoa@gmail.com