EUSKARAK MURGILTZEA BEHAR DU !

Ikastolak lanjeran

Frantziako Konstituzio Kontseiluak jo du kolpea. 

« En vertu des dispositions de l'article 2 de la Constitution, l'usage du français s'impose aux personnes morales de droit public et aux personnes de droit privé dans l'exercice d'une mission de service public (irakasleetaz ari da). Si, pour concourir à la protection et à la promotion des langues régionales, leur enseignement peut être prévu dans les établissements qui assurent le service public de l'enseignement ou sont associés à celui-ci (ikastolak, diwan, calandreta,…), c'est à la condition de respecter les exigences précitées de l'article 2 de la Constitution. Or, il résulte notamment des travaux préparatoires de la loi déférée que l'enseignement immersif d'une langue régionale est une méthode qui ne se borne pas à enseigner cette langue mais consiste à l'utiliser comme langue principale d'enseignement et comme langue de communication au sein de l'établissement. Par conséquent, en prévoyant que l'enseignement d'une langue régionale peut prendre la forme d'un enseignement immersif, l'article 4 de la loi déférée méconnaît l'article 2 de la Constitution. Il est donc contraire à la Constitution. 

Eskola publikoek ere, orain dela 52 urte sortu genuen murgiltze eredua baliatzeko eskubidea izaitea nahi zuen Frantziako Parlamentarien gehiengo handiak, apirilaren 8an bozkatu Molac legearen 4. artikuluaren bidez. Baina Konstituzio Kontseiluak murgiltzea eskola publikoetan debekatzeaz gain, gure ikastoletan ere antikonstituzionala dela adierazi du.

Euskara klasean eta klasetik kanpo, aspaldian frogatu dugu hori dela gure haurrak euskalduntzeko bide bakarra. Baina hori eginez ere zailtasunak ditugu euskaraz aritu daitezen, kasik dena frantsesez egiten den jendartean. 

Ez dugu uste frantses gobernuak gaurtik biharrera ikastolak itxiko dituenik. Baina postuak negoziatzeko mementuan, azterketa euskaraz galdegiteko mementuan, ikastola berriak kontratupean ezartzeko tenorean, Konstituzio kontseiluaren erabakia mahai gainean ezarriko digute, heien manuetara plegatu gaitezen. Jean-Michel Blanquer ministroak berehala eman du bere asmoen berri, Diwan «eboluzionatzera» gomitatuz, erran nahi baita murgiltze eredutik elebidunera pasatzea galdeginez. Blanquerren ametsa da ez gehiago murgiltze eredurik izatea, ez gurean, ez publikoan eta ez pribatuan, baizik eta hiztun osorik sortzen ez duen sistema elebiduna bakarrik izaitea, gure hizkuntzak desagertu arte.

Politikariek nahi dutena erranen dute, baina Konstituzio Kontseiluaren erabakia aplikatzen bada, gure hizkuntzarenak egin du.

Larunbatean, buraso, haur, aitatxi eta amatxi, familia guzia, lagunak eta herritarrak Baionan dugu hitzordua, arratsaldeko 16:00etan Laugan, murgiltze ereduaren defentsan.  

Biziki larria da gertatzen ari dena. 

Larunbatean huntan zure beharra dugu.

Peio Jorajuria lehendakaria