Skip to main content

HERRI URRATS 2020 EZEZTATUA !

Submitted by admin on Or, 2020/21/08 - 17:43

 Osasun egoera okertu denez uztailetik hona, Herri Urrats aurten ez egitea erabaki dute antolatzaileek

"Gaki ge" lema behar izan dute bazterrean utzi, Herri Urrats-eko arduradunek ! Aurten, lehen aldikotz 1984 urtetik, ezingo da joan Senpereko aitziraren inguruan... euskararen ospatzera ! 

Hastapenean, maiatzaren 10ean egitekoa zen ikastolen besta. Bainan konfinamendu "atxilotze" garai bixti hunekin dena behar izan zen gibelatu. Seaskak bere pesta nagusia irailen 20erara gibelatzea erabaki zuen

Baina egoera sanitarioak ez da hobetu egin, eta agorrilaren 19an, Ihintza Bidart (Herri Urratseko koordinatzailea) Beñat Bidegain (Herri Urratseko lehendakaria) Peio Jorajuria (Seaskako Lehendakaria) eta Koldo Teilitu (EHI Ikastolen Federazioako lehendakaria) arduradunek egin duten prentsaurrekoan adierazi duten bezala,  2020 urteko Herri Urrats ezeztatua da !

https://pbs.twimg.com/media/EfxspqHWsAAoXc2?format=jpg&name=small

Azpimarratzekoa da ez dela debeku ofizialik izan, bainan antolatzaileek ez dute arriskurik hartu nahi izan.

Peio Jorajuria Seaskako lehendakariak oroitarazi egoera horrek  «zalantzan ezartzen» duela ikastolen eredu ekonomikoa, Seaskako diru sarrera nagusiak bestetatik heldu baitira; heren bat orotara.

Koldo Tellitu Ikastolen Federazioko lehendakariak gehitu du aurten ikastolen besta guztiak ezeztatzeko erabakia hartu dutela: «Herri Urrats, Ibilaldia, Araba Euskaraz, Nafarroa Oinez eta Kilometroak ez dira ospatuko».

IMG_1925 arina.JPG