Skip to main content

DANBORRADA ARRAKASTATSUA

Submitted by admin on Ar, 2019/11/06 - 12:51

IKASTOLEN BIGARREN DANBORRADA

5000 parte-hartzailerekin iragan zen ikastolen bigarren danborrada, ekainaren 7an ostiralez, Miarritzen. Bertan, 36 ikastola, lau kolegio, Bernat Etxepare lizeoko ikasle, erakasle, buraso eta euskaltzaleak presente ziren. Danborren hotsek eta ikasleen oihuek alaitu zuten 300 metroko martxa, seaskaren mezua hedatuz eta murgiltze ereduaren alde.

Martxa amaitu eta, Santa Engrazi plazan, Paxkal Indo Seaskako lehendakariak, Koldo Tellitu Ikastolen Elkarteko lehendakariak hitz egin dute.

Oroitaraziz, hurrengo ikasturterako 30 postu berriren beharra dugula, baina, hezkunde ministeritzak 5 eskaintzen dituela soilik. Paxkal Indok azpimarratu duenez, egoerarik txarrenean gaudela heldu den ikasturteari begira.

Bestalde, Gobernuari ihardetsiz, goraipatu dute, ikastoletatik ateratzen diren ikasleak eleaniztunak direla, ez eta elebakarrak.

Mintzaldien ondotik, Naia Etcheberry-Larçabal, Ipar Euskal Herriko eskolarteko txapeldunak bertso pollit bat bota zuen.

Hori dela eta, Seaskak bere borroka segituko du, 30 postu berri horiek eskuratu arte.

(Luma Hirigoyen-Etcheberry)

danborrada seaska 20190607.jpg