Skip to main content

INTEGRAZIO BATZORDEAREN ALDEKO KANPAINA

Submitted by admin on Or, 2019/17/05 - 12:20

MAIATZAREN 25 eta 26an : BRIK A BRAK UZTARITZEN

Integrazio Batzordearen 20garren kanpaina martxotik abian dugu ! Aurten, Integrazio Batzordeak lagundutako 120 haurren muga hunkitua da eta ondorioz 127 000 € bildu beharko ditugu familien eta haurren laguntzeko.

Uztaritzeko ikastolak, Bil ta Bila elkartearen partaidetzarekin, Brik a Brak erraldioa antolatzen du : maiatzaren 25 eta 26an Uztaritzeko Kiroletan.

Printzipioa zer da ? Urtean zehar emanak izan zaizkigun puskak saltzea da. Arloka 5 gune berezi proposatuak izanen zaizkizu :

moble xokoa
liburutegia
jantzi xokoa (haur eta heldu)
baxerak eta etxetresna elektriko desberdinak
haurren xokoa (jostailu, materiala, etab.)

 

Ostatu bat ere antolatua da, edatekoa eta jatekoarekin... momentu goxo baten pasatzeko aukera izan dadin !

Zure etxean erabiltzen ez dituzun guztiak maiatzaren 24an ostiralarekin arratseko 6tatik aitzina edo larunbat goizarekin Kiroletara ekartzen ahalko dituzu.

Publikoari larunbataz arratsaldeko 1etatik 6etara eta igandez goizeko 9etatik arratsaldeko 5etara irekia izango da.

Asteburu honi segida baten emateko, aurten ekainaren 7an "elkartasun eguna" antolatuko dugu. Ikastolako bulegoa, erakasle eta langileekin elkar lanean, baita Herriko etxearen partaidetzarekin, ikasleentzat sentsibilizazio egun baten antolatzea da proiektua, desberdintasuna eta ahalmen urritasuna gaien inguruan. Denak berdin, denak desberdin... ahalmen urritasuna besteen arteko desberdintasuna ! Laister ekimen honen berri ukango duzue.

Integrazio Batzordeak aurten 20 urte beteko ditu ! 1999an guraso batzuen nahikeria eta bo-rrokari esker haur baten eskolatzea bere ikastolan ahalbideratu zen. Gaur egun, 111 haurrek segitzen ahal dute beren ikasketa ibilbidea ikastolen baitan. 20 urteko helburua haur bakoitzaren beharrei erantzutea, baita bere ikastolan, bere ingurumenean eta besteen artean egoitea segurtatzea izan da... azkenean funtsezko eskubideak errespeta araztea izan da ! Haatik, gaurko gizartean, eguneroko borroka izan behar duela argi dugu !

Beraz zu ere, inklusioaren aldeko dinamikan parte hartu !

Zato maiatzaren 25 edo 26an Uztaritzeko Brik a Brak erraldoiara !

Uztaritzeko ikastolako Integrazio Batzordea taldea

IMG_6107.JPG