PEDAGOGI EGUNA

Irailaren 30ean, Seaskak 150 irakasle bildu zituen Kanboko AIEC gelan, urteko lehen pedagogi egunarendako.

Goizetik, fededazioko Lehen Mailako ikastola guzietatik etorri ziren irakasleak, mintzaldi desberdinak entzuteko eta tailerretan parte hartzeko.

Lehenik IKAS dokumentazio zentroaren aurkezpena entzun zuten.

Ondotik, Josune Zabala, Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle & ikerlariak, ikaslearen lanaren ebaluaketaren funtzioa eta eramaiteko moldeak oroitarazi ditu (ebaluazio baikorra)

Bideo batzuen gainean oinarrituz, ebaluazio irizpideen zerrenda argitu du. Nola egin aho hizkuntzaren ebaluatzen trebatzeko ?

Taldeka bilduz, irakasleek dispositiboen bilana egin zuten, ebaluazioaren irizpideak sakonduz

Kafe pausa goxo baten ondotik, Josune Zabalak goizaren lehen partearen lana borobildu zuen eta berehala tailer praktikoa hasi zen. Tailer hunen helburua zen ebaluaketa intuitibo batetik ebaluaketa objektiboa bideratzea.

Formakuntza saioa azken bilduma batekin bururatu zen.

Seaskako formatzaileek ondoko pedagogi eguna primaderan antolatuko dute.

http://www.psycho-experts.com/_/rsrc/1506909240322/services/evaluations/derogation-scolaire/D%C3%A9rogation%20scolaire.jpg