UDAKO IKASTALDIAK

Udan ere, ikasleek euskaraz jostatzeko parada izanen dute. Errugbia edo ingelesaz gozatuz !

Errugbia

Kirolen Ministeritzak eta Rugby federazioak errugbian berriz aritzeko baimena eman baitute, aurten ere euskarazko ikastaldia eskainiko dugu:

  • Uztailaren 6-7-8-9 an iraganen da
  • Aldi huntan bakarrik goizetan izanen da (9etatik eguerdi arte)
  • Burasoek beren haurren bila jin beharko dute eguerdi eta eguerdi eterdi artean
  • Ez da bazkaririk eskainiko
  • Talde ttipiak izanen dira (bakarrik 8-11 urte arteko haurrak)
  • Aldagelak ez dira erabiltzen ahalko. Haurrak kiroleko jauntzietan jadanik beztiturik jin beharko dira
  • Materiala jokatu aitzin eta gero garbitua izanen da

 

Enjoy English

Ikastolen Elkarteak garatutako programa da, Ingelesa lantzeko helburua duena. Zirimola Aisialdi taldeko kideek prestatu dute.
Iaz lehen aldikotz ipar euskal herriko ikastola batean antolatuko ginuen Ziburuko Piarres Larzabal kolegioan.
Aldi huntan saioak Ziburun baita Kanboko Xalbador kolegioan ere iraganen dira. Uztailaren 5tik 9ra, goizeko 9:00etatik 13:00ak
11-14  urte bitarteko ikasleei zuzendua da.

 

Helburuak:
Ingelesezko komunikaziorako gaitasunak lantzea, jolas dinamikaren bitartez.
Komunikazioan eragitea eta talde harremana indartzea.
Ingelesa bizitzako egoera errealetan erabiltzea.

Programak oinarrizko konpetentziak ere landuko ditu:

  • Elkarbizitza landuko da, herriko ekimenetan parte hartuz.
  • Taldean hartuko dituzte erabakiak.
  • Ekimen pertsonala sustatuko da.
  • Euskal giroan, inguruko baliabideak kontuan hartuz. Basque dimension but in English.
  • Hausnarketa sustatuko da. Aurreko egunekoari erreferentziak, baina ez hizkuntzari dagokionez bakarrik: nola sentitu diren, zergatik,…