LAN ESKAINTZAK

EUSKARA SAILEKO KOORDINATZAILE BAT

SEASKA, Ikastolen Federazioak, EUSKARA SAILEKO KOORDINATZAILE bat bilatzen du misio hauen betetzeko :

  • Hizkuntza eta literatura sailak kudeatu bigarren mailako irakasleekin, baita aditu eta kolaboratzaileekin
  • Seaskako Euskal Curriculuma eguneratuaren idazle arduraduna izan
  • Lehen eta bigarren mailako ahozko eta idatzizko programaketak zein frogak sortu eta koordinatu
  • Irakasleen formakuntzan parte-hartu, Hizkuntza proiektuari doazkion saio eta jardunaldietan

Lanerako solaskide nagusiak :

  • Euskara saileko erabileraren koordinatzailea
  • Seaskako lehen eta bigarren mailako irakasleak
  • Seaskako Hezkuntza taldea

Galdegin formakuntza :

  • Euskal ikasketak
  • Euskararen irakaskuntzan esperientzia
  • EGA

Beharrezko gaitasunak :

  • Euskal filologian eta literaturan jantzia
  • Talde kudeaketan eta animazioan trebatua
  • Proiektu kudeaketan eta idazketan ohitua

Lan baldintzak :

  • Denbora ¾-ez
  • 2021eko irailaren 1ean lanean hasteko
  • Kontratu mugagabea (4 hilabeteko entseguarekin)
  • Soldata : Hitzarmen Kolektiboaren arabera

Interesatuak direnek Seaskari C.V. bat eta motibapen gutun bat bidali behar dute :

Seaska - Nere Pentzea - Route de la Pouponnière - 64250 KANBO seaska@ikastola.eus

Azken epea: Ekainaren 28a

 

 

HEZKUNTZA ZUZENDARIA

SEASKA, Ikastolen Federazioak, hezkuntza zuzendari bat bilatzen du eremu hauen betetzeko :

  • Seaskaren pedagogia eta hezkuntza sailaren kudeaketa

Lanerako solaskide nagusiak :

  • Seaskako hezkuntza taldea
  • Irakasleak
  • Seaskako Batzorde Eragilea eta zuzendari orokorra

Galdegin formakuntza :

  • Goi mailako formakuntza, pedagogia, hezkuntza edo sozial arloan 

Beharrezko gaitasunak :

  • Elebiduna, euskara/frantsesa ahoz eta idatziz
  • Talde kudeaketan trebatua
  • Proiektu kudeaketan ohitua 
  • Animatzaile eta erregulatzaile gaitasunak

Lan baldintzak :

  • Denbora osoko lanpostua
  • 2020eko irailaren 1ean lanean hasteko
  • Urte bateko kontratu mugatua, mugagabea bilakatzeko aukerarekin
  • Soldata : Hitzarmen Kolektiboaren arabera

Interesatuak direnak : Seaskari C.V. bat eta motibapen gutun bat bidali behar dute :

Seaska - Nere Pentzea - Route de la Pouponnière - 64250 KANBO seaska@ikastola.eus

Azken epea: Ekainaren 28a

 

 

AHOLKULARI BAT

SEASKAk, Iparraldeko Ikastolen Elkarteak, bilatzen du Aholkulari bat, denbora ¾-ez, 2021eko irailetik goiti.

Ahalmen urriko ikasleen pedagogia proiektu berezituen arloan aritzeko (urte bateko ordezkapena, luzatzeko aukerarekin)

Betebeharra :

  • Ahalmen urriko ikasleen pedagogi proiektu berezituak eraikiko ditu. Pertsona hau etengabe ikastolekin eta Integrazio Batzordearekin harremanetan izanen da eta beraz ikastolan ikasle hauen inklusiorako jarraipenaren berme izanen da.
  • Seaskako hezkuntza arloko taldekideekin lan eginen du.

Gaitasunak :

  • Desmartxa osoa koordinatu eta animatu
  • Pedagogia eta eskola esparruko haurraren garapenari doazkien ezagutzak
  • Proiektu pedagogikoen eraikitzeko eta idazteko gaitasuna
  • Elebiduna izan : euskara / frantsesa (derrigorrez)

Diploma :

  • Irakaskuntza berezituaren lizentzia edo hezitzaile berezituaren diploma

Interesatuak direnak, Seaskara igor dezatela, 2021eko ekainaren 28a aitzin:

    • Kandidatura gutuna + kurrikuluma
    • Diplomaren kopia

SEASKA – Nere Pentzea – Route de la Pouponnière – 64250 KANBO Edo emailez: seaska@ikastola.eus

 

 

AHALMEN URRIKO HAURREN LAGUNTZAILEAK (AESH)

Seaskak, 2021-2022 ikasturteko Ahalmen urriko haurren Laguntzaileak (AESH) bilatzen ditu, iparraldeko ikastola , kolegioa eta lizeoan aritzeko:

Lanbide huntarako bete behar diren irizpideak hauek dira:

  • Euskara eta frantsesa jakitea, ahozkoan eta idatzian
  • Bere burua behar bereziak dituen ikasleak laguntzeko prest senditzen dena
  • Zailtasunak dituen haur baten garapenaanalisatzeko eta horren arabera bere lanaren moldatzeko gai izatea

Pertsonen laguntzaile edo "Aide à la personne" kalifikazioa sartzen diren diplomak ukaitea, edo AESH gisa lan egin izana edo baxoa izatea.

Interesatuak direnak, motibapen gutuna + CV bat + diplomaren kopia helaraz dezatela Seaskara 2021 ekainaren 30a aitzin (azken epea)
SEASKA -  Nere Pentzea - Route de la Pouponnière bidea - 64250 Kanbo
edo seaska@ikastola.eus helbidera idatziz

 

 

LANGILE BAT DONAPALEUKO AMIKUZEKO IKASTOLAN

Amikuzeko ikastolak langile berri bat txerkatzen du, heldu den irailetik goiti hartzeko.

Lan sareak desberdinak izanen dira : kantina, haurtzaindegia edota garbiketa lanetan aritzeko.

Mugagabeko kontratu bat da proposaturik.

Galdeginak diren baldintzak : euskalduna izatea eta haurrekin lan egiteko gaitasuna ukaitea

CV eta motibapen gutuna ikastolara igorri mailez edo gutunez, ekainaren 30a aitzin.

ikastola.amikuze@wanadoo.fr edo postaz Amikuzeko ikastola - Zaldi Xuri auzoa - 64120 Donapaleu

Xehetasun gehiagorentzat : ikastola.amikuze@wanadoo.fr - 05 59 65 83 01 (ikastola) edo 06 28 98 33 75

 

 

AHALMEN URRIKO HAURREN LAGUNTZAILEA (AESH)

SEASKAk, ahalmen urriko haurren laguntzailea (AESH) bilatzen du :

    • Kanboko ikastolan,
    • 20 ordu astean,
    • Kontratua : mugatua uztailaren 7a arte edo 3 urteko kontratu mugatua.

Lanbide huntarako bete behar diren irizpideak :

  • Euskara eta frantsesa jakitea, ahozkoan eta idatzian
  • Bere burua behar bereziak dituen ikasleak laguntzeko prest sentitzen dena
  • Zailtasunak dituen haur baten garapena analisatzeko eta horren arabera bere lanaren moldatzeko gai izatea 
  • Baxoduna eta AMP edo AES diplomaduna izatea.

Interesatuak direnak, motibapen gutuna, kurrikuluma eta diplomaren kopia helaraz dezatela lehen bai lehen : seaska@ikastola.eus helbidera

 

 

FRANTSESA IRAKASTEKO IRAKASLE ORDEZKO BAT

SEASKAk, lehen mailako irakasle ordezko bat bilatzen du FRANTSESA irakasteko :

  •  ARBEROAko ikastolan
  •  Denbora osoz
  •  Lanean hasteko 2021eko maiatzaren 3an -> ikasturte bukaera arte.

Bete behar diren baldintzak:

  • Lizentziaduna edo masterduna izan
  • Elebiduna (euskara – frantsesa)
  • Esperientzia oinarrizko hezkuntza orokorreko erakaskuntzan

Interesatuak direnak Seaskara igor dezatela, lehen bai lehen seaska@ikastola.eus  helbidera idatziz

  •  Kandidatura gutuna
  •  kurrikuluma
  •  diplomen kopiak  

 

 

GAZTELERA IRAKASTEKO IRAKASLE ORDEZKO BAT

SEASKAk, Bigarren mailako irakasle ordezko bat bilatzen du GAZTELERA irakasteko :

  • Lartzabaleko Manex Erdozaintzi Etxart kolegioan
      •  Denbora osoz
      •  Epea : berehala lanean hasteako -> ikasturte bukaera arte

Bete behar diren baldintzak:

  • Gaztelerako lizentzia (guttienez) edo masterra ukan
  • Elebiduna
  • Esperientzia oinarrizko hezkuntza orokorreko erakaskuntzan

Interesatuak direnak Seaskara igor dezatela, lehen bai lehen seaska@ikastola.eus  helbidera idatziz

  •  Motibapen gutuna
  •  kurrikuluma
  •  Diplomaren kopia (lizentzia, masterra)  

 

                             

IDAZKARI BAT BAIONAKO ESTITXU KOLEGIOAN

Lan eskaintza : idazkaria Baionako Estitxu Robles kolegioan,

- 2021-2022 ikasturtean hasteko  

- hasieran 3/4ez eta ikasle kopuruarekin batera emendatuz joanen da ;

- euskara eta frantsesa ahoz eta idatziz ongi menperatzea ezinbestekoa da ;

- ekipan aritzeko baita ere autonomian doizerak eramaiteko eta bururatzeko gaitasunak beharrezkoak dira.

CV eta motibapen gutuna Estitxu Robles kolegioara bidali idazkaritza@baionakolegioa.eus

 

 

HEZITZAILE BAT BAIONAKO ESTITXU KOLEGIOAN

Lan eskaintza : eskola hezitzailea Baionako Estixtu Robles kolegioan (ikastola) agorrilaren 30etik goiti hasteko, hasieran lan postuaren %80a.

Igurikatutako ezagutzak :
- euskara eta frantsesa ahoz eta idatziz menperatzea;
- baxo +2-ko diplomoa erakaskutzan edo heziketa arloan ;
- nerabeei buruzko ezaugarriak.

Igurikatu konpetentziak :
- ekipan aritzeko gaitasunak ;
- esperientzia animazioan edo/eta etxeko lan laguntzan

CV-a Estitxu Robles kolegioari ekainaren 15a aintzin bidali. (zuzendaritza@baionakolegioa.eus)

 

 

HEZKUNTZA ZUZENDARIORDEA

SEASKA, Ikastolen Federazioak, Hezkuntza zuzendariorde bat bilatzen du misio hauen betetzeko :

  • Seaskaren pedagogia eta hezkuntza sailaren koordinazioa
  • Bigarren mailetan, pedagogia eta hezkuntza arloan dinamika orokor bat bultzatzea, Seaskaren proiektua bermatuz.

Lanerako solaskide nagusiak :

  • Seaskako zuzendari orokorra eta hezkuntza zuzendaria
  • Seaskako Hezkuntza taldea
  • Bigarren mailako irakasle eta gurasoak
  • Kolegio eta lizeoko zuzendariak

Galdegin formakuntza :

  • Goi mailako formakuntza, pedagogia, hezkuntza edo sozial arloan 

Beharrezko gaitasunak :

  • Elebiduna, euskara/frantsesa ahoz eta idatziz
  • Talde kudeaketan trebatua
  • Proiektu kudeaketan ohitua
  • Animatzaile eta erregulatzaile gaitasunak

Lan baldintzak :

  • ¾ denboraz, denbora osora pasatzeko posibilitatearekin
  • 2021eko agorrilaren 23an lanean hasteko
  • Kontratu mugagabea (4 hilabeteko entseguarekin)
  • Soldata : Hitzarmen Kolektiboaren arabera

Interesatuak direnek :

  • Seaskari C.V. bat eta motibapen gutun bat bidali behar dute
  • Kandidaturak biltzeko epea: 2021eko apirilaren 30a

Seaska
Nere Pentzea
Route de la Pouponnière
64 250 KANBO
seaska@ikastola.eus

 

 

IDAZKARI BAT XALBADOR KOLEGIOAN

Xalbador kolegioak idazkaria xerkatzen du.

Noiztik aitzina: 2021eko abuztuaren 23tik goiti.

Kontratu-mota:

  • 2021-2022 ikasturtean jardun erdiko kontratu mugagabea (CDI).
  • 2022-2023 ikasturtetik aitzina jardun osokoa bilakatuko dena.

Misio nagusiak:

  • Ikastetxeko harrera-bulegoko lanak ziurtatzea.
  • Ikasleen/familien administrazio-lanak bermatzea.
  • Hezkunde Nazionalararekiko desmartxak burutzea.
  • Zuzendariaren idazkaritza lanak betetzea.

Diploma: Baxoa + 2

Ezinbestekoa da: Euskara eta frantsesa ongi menderatzea, nola ahozkoan ala idatzian.

Interesa duenak bidal dezala CVa eta motibapen gutuna xalbador@seaska.eus helbidera
2021eko apirilaren 26a aitzin.

 

 

LAGUNTZAILE BAT SENPEREKO IKASTOLAN

Senpereko ikastolak ASEM laguntzaile bat xekatzen du.

Egin beharrak:

  • Erakasleak lagundu jarduera pedagogikoen prestaketan edo animazioan.
  • Haurren autonomia bultzatu eta horien seguritate fisiko eta afektiboa segurtatu.
  • Erabiltzen dituzten gela eta materiala prestatu eta garbitu.
  • Kantinan haurrak lagundu.
  • Eguerdiko eta arratseko haurtzaindegia animatu.

Gaitasunak:

  • Euskara menperatzea beharrezkoa da (E.G.A estimatua)
  • Lehen haurtzaroko CAP-a edo haurrekin esperientzia
  • Lehen mailako herritar prebentzioeta sokorriak estimatuak (PSC1)
  • Aktibitateen animazioan gaitasunak (BAFA edo animazio arloan esperientzia
  • preziatua)
  • Elkarlaneko gaitasuna eta gogoa

Lan baldintzak:

  • Hasteko data: 2021 ko apirileko 26a,
  • Kontratu mugatua: 28 oren lan astean, 36 aste urtean
  • (mugagabea bilakatzen ahal dena)
  • Asteazken eta bakantzetan lanik ez

Interesatuak bazirezte CV bat eta motibapen gutun bat igorri behar duzue martxoaren 28a aintzin helbide huntarat:
zaldubi.bulegoa@gmail.com

 

 

LAGUNTZAILE BAT BASUSARRIKO IKASTOLAN

Basusarri/Arrangoitze ikastolak laguntzaile bat xekatzen du, martxoaren 2tik uztailaren 5a arte.
Betebeharrak : haurtzaindegi/siesta - kantina.
Baldintzak : Euskalduna izatea, eta haurrekin lan egiteko gaitasuna ukaitea.
4 egun astean (eskola egunetan), 2 oren : 12etatik 14ak arte.
Soldata : SMIC.

CV eta motibapen gutuna igorri, hain bezain fite : biez.bat.ikastola.bulegoa@gmail.com

 

 

BARNETEGIKO HEZITZAILE BAT

Datorren urtarrilaren 4etik goiti Baionako Bernat Etxepare lizeoak xerkatzen du : Barnetegiko Hezitzaile bat :

- sei hilabeterentzat postu osoan aritzeko, arrats eta gauez (kontratu mugatua)
- euskarazko maila  ona eta  hezkuntzan edo nerabeekin esperientziarekin

CVak eta motibapen gutuna abenduaren 16ko berantenez bidali helbide honetara : lizeoa@betxepare.eus

 

 

LAGUNTZAILE BAT ARBEROAKO IKASTOLAN

ATSEM langile bat xekatzen du denbora erdiz ARBEROA ikastolak, 2021 urteko apiriletik goiti
Betebeharrak: haurzaindegi, kantina, gelan, garbiketa...
Ama oporretan den langile baten ordezkapena da.
Lehenik 2021 urteko uztaila arte (eta behar bada gehiago...)
Xehetasun gehiagorendako deitu 06.84.53.14.44 zenbakira

 

 

LAGUNTZAILE BAT BIDARTEKO IKASTOLAN

UHABIA IKASTOLA elkarteak langile euskaldun bat behar du !

KONTRATUA :

  • 6 oren astelehen, astearte, ostegun eta ostiraletan goizeko 11etatik arratsaldeko 5ak arte ; hots 24 oren astean
  • 2020/21ko ikasturterako

EGINBEHARRAK :

  • Haurren zainketa
  • Pausa denbora animatu
  • Garbiketa

GAITASUNAK :

  • Euskalduna izan
  • AIGA izaitea gomendaturik
  • Herritar zerbitzu baten baldintzak bete edo 'PEC' delakoarenak

Interesatuendako milesker lehen bait lehen motibapen gutuna eta kurrikuluma helbide elektroniko huntara igortzea : uhabia.ikastola@gmail.com

 

 

LAGUNTZAILE BAT (HERRITAR ZERBITZUAN) BESKOITZEKO IKASTOLAN

Hiritar Zerbitzurako norbait xerkatzen dugu Beskoitzeko ikastolarentzat.

Hiritar zerbitzuko gazteak, erakasleak eta ASEMak lagunduko ditu haien aktibitateak aitzina eramaiten.

Baldintzak: 16 eta 25 urte arteko gazte guzieri idekia da. Gazteak elbarritasun bat baldin badu, 30 urte arte izan dezake.

Proposatua den kontratua: astean 24 oreneko hiritar zerbitzua. Hasteko data: 2021ko irailaren 1a. Paga: 580 € hilabeteka. Lan tenoreak moldagarriak dira.

Elgar bizitza erresteko eta haurreri euskara mintzateko gogoa emaiteko, presunak jokoak edo tresnak proposatu beharko ditu. Pedagogia taldeak helburu horren gauzatzen lagunduko du.

Interesatuak bazirezte, CV bat eta motibapen gutun bat igorri behar dituzue email helbide huntarat : bulegoa.beskoitzeko.ikastola@gmail.com.

Xehetasun gehiagorentzat zenbaki huntarat deitzen ahal duzue 06.76.82.52.02

 

 

LAGUNTZAILE BAT BASUSARRIKO IKASTOLAN

Basusarri / Arrangoitzeko BIEZ BAT Ikastola-k langile bat xekatzen du.
- 20 oren astean (12:00 - 17:00 egunero, 4 egunez)
- irailean hasteko

Eginkizunak :
- Erakasleak lagundu, garbiketa egin eta haurrak zaindu.

Gaitasunak :
- Euskalduna
- Pôle Emploi laguntzak ukan (PEC Parcours Emploi Compétence).

Zure kurikuluma eta motibapen gutuna bidali : biez.bat.ikastola.bulegoa@gmail.com

 

 

LAGUNTZAILE BAT (HERRITAR ZERBITZUAN)

Bokaleko ikastolak haurzain bat bilatzen du zerbitzu zibila gisan.

- Haurrak lagundu aktibitate pedologiko horretan

- Haurren errezibitzea ta laguntza beren eguneroko bizian 

Euskaraz mintzatzen zira, 18 eta 25 urte artean dituzu eta esperientziak tentatzen zaitu? Etor zaitez !

Misioaren hastapena 2020ko iraila / urrian

Xehetasunak 06 23 54 78 89 edo  06 88 36 04 84 edo bokalekoikastola@gmail.com