Skip to main content

Euskal Herriko Ikastolak

Euskal Herriko Ikastolak (EHI)

Hauxe da erakundearen administrazio-izena: Euskal Herriko Ikastolak Europar Kooperatiba Elkartea.

Gizarte harremanetarako izena: Ikastolen Elkartea

Zer da europar kooperatiba?

  • Europako Batasunak ebatzitako zuzentarau bati jarraiki mugaz gaineko kooperatibak ahalbidetzen dituen eredua da.
  • Hego Euskal Herriko ikastola guztiak kooperatibak dira. Iparraldeko ikastolak ez dira kooperatibak.
  • Euskal Herriko ikastola bakoitza da Ikastolen Elkarteko bazkidea.
  • Euskal Herri mailan mugaz gaineko aitortza administratiboa daukan erakunde sozial bakarra da.
  • Europar Batasunean sortutako bigarren europar kooperatiba da.

Amankomunean dauden zerbitzu desberdinak eskaintzen ditu, adibidez:

  • « Elkartasun Kutxa »
  • Ikastolen jai desberdinen antolaketarako laguntza (Herri Urrats, baita ere Ibilaldia, Kilometroak, Nafarroa Oinez, Araba Euskaraz).
  • Proiektu kulturalak (Euskaraz Bizi, Bertsolaritza, Bizi Jolas …).
  • Pedagogia arloko proiektuak (Euskal Curiculuma).
  • Lan grafikoak & webguneen sortzea eta mantentzea.
  • Aisialdi taldearekin, eskola orduetatik kanpoko ikastaldien antolaketa.