Atxik dezagun Ziburuko ikastola bizirik!

Hilabetea bete du Ziburuko ikastolak Marinela gunean debekuen gainetik. Auzapezak galdegin bezala, Pauko Administrazio auzitegiko epaileak irailaren 9az geroztik egun bakoitz 100 euroko isuna ordaintzera zigortu zuen ikastola. Baina Euskal Herri osotik ukan sustenguari esker, tokian berean egon da ikastola. Zigorra izanik ere burasoek bertan segituko zutela ikusirik, auzapezak ura eta elektrika moztuko dizkigula eta ikastola inguratzen duten hesiak kenduko zituela egin zuen mehatsu. Baina hor ere, jaso den sustenguari esker, momentuz ez du halakorik egin. Dena dela ez gaitu horrek beldurtuko eta argindarra sortzeko makina bat alokatuko dugu. Eta ur botoilak erosi ere beharrezkoa bada. Gastu horiei aitzin egiteko (isuna, argindar makinaren alokairua erregaia eta ura) dirua biltzen segitu behar dugu. Euskal Herri osoari egin diogu dei, Ziburun ikastola bizirik atxikitzeko kanpainan lagun gaitzaten diru isurketak eginez bakoitzak ahal duen heinean, ikus ondoan, bankuko datuak. Laguntza eman diguten jende edo elkarteen izenak ikastolako sarreran dira ikusgai. Bizkitartean, ikastola berkokatzeko proposamenak eginak ditugu, baina momentuz, ez da erantzun baikorrik ukan. Beraz bertan segituko dugu.

Euskadiko Kutxa: ES37 3035 0059 88 0590731027

Crédit Agricole   FR76 1690 6800 2401 1930 8510 028

 

Seaska diruz lagundu