Ibilmoldea

SEASKA - Elkarte eskola : Harremanak partaideekin

Seaskak harreman estuak ditu Akademia Ikuskaritzarekin eta Bordeleko Errektoretzarekin. Kooperazio honek elkarte kontratupeko eskola pribatuei doazkien derrigorrezko neurriak betetzen laguntzen du (programen aplikapena, irakasleen ebaluaketa, ikasleena (frantsesean bereziki)...) Seaska Euskal Herri osoko ikastolen federazioak biltzen dituen Konfederazioko EHIK (Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioa) kide da. Partaidetza horri esker, Seaskak hezkuntz proiektu bereziak garatzen, kultur arloko zerbitzuak eskaintzen (pilota, bertsolaritza) eta formakuntza katalogoa aberasten ahal du. Seaska I.S.L.R.F.-eko (Institut Supérieur des Langues de la République Française) kide da. Erakunde horrek Bretainiar eskolak (Diwan), Okzitaniakoak (Calendretas), Katalanekoak (Bressola) eta Alsaziakoak (ABCM Zweisprachigkeit) biltzen ditu. Erakunde horrek, murgiltze eredua ezarri duten eskola hauentzat konkurtsorako aurkezten diren postuen administrazio kudeaketa segurtatzen du besteak beste. Seaska euskararen garapenaren alde lan egiten duten zenbait elkartetako kide da (Euskal Konfederazioa, Euskal Kultur Erakundea, Hizkuntzen Akademia Kontseilua...)

SEASKA elkarte eskola : Eraketa

Seaskako ordezkariek :

  • Federazioaren ordezkaritza segurtatzen dute
  • Federazioaren norabide orokorrak finkatzen dituzte
  • Hezkuntz ereduaren garapena (murgiltze eredua) segurtatzen dute
  • Lan batzorde desberdinak animatu eta bultzatzen dituzte

Horretarako, Seaskaren eraketa orokorrean, konsultatze eta erabakitze guneak badira:

  • Ikastolen Kontseilua : ikastola guzietako ordezkariak biltzen ditu, federazioaren norabide nagusiak finkatzen ditu.
  • Batzorde Eragilea : bere kideak Ikastolen Kontseiluan hautatzen dira. Seaska ordezkatzen du. Ikastolen Kontseiluan finkatutako norabide nagusiak gauzatu behar ditu.

Horretarako, SEASKA elkarteak talde profesionala badu. Horrek hezkuntza arloa antolatu eta kudeatu behar du.

Talde profesionala osatzen dutenak :

Administrazio mailan:

  • Zuzendari bat
  • Bi kondulari : federazioaren eta ikastoletako kondularitza segurtatzen dute. Ikastoletako langileen sozial kudeaketaz arduratzen dira.
  • Bi idazkari

Pedagogi mailan:

  • Hezkuntz zuzendari bat : proiektu pedagogikoak (EHIK-koak) garatzen ditu, formakuntzaz arduratzen da (hastapenekoa eta formakuntza jarraikia)...
  • Bi psikologo
  • Lau pedagogi aholkulari : zailtasunetan diren haurrak segitzen dituzte, proiektu bereziak eraikitzen dituzte ahalmen urriko haurrentzat...
  • Lau proiektu eramaile: Euskal Soin Jarduera, Bertsolaritza, Euskaraz bizi, Herri Urrats proiektuak kudeatzen dituzte