Skip to main content

LANBIDE FOROA

Submitted by editorea on Az, 2024/17/01 - 10:44

Euskara ? Hemengo lan munduan karta nagusi bat !

Euskarari esker, hemengo lan munduan enplegu baten aurkitzeko errexago izan daiteke.

Datorren urtarrilaren 27an, Baionako Etxepare lizeoan antolatua izanen den gertakariak horren frogatzeko xedea du.

Ekitaldi hau Etxepare lizeoa, Piarres Larzabal kolegioa, Manex Erdozaintzi Etxart kolegioa, Estitxu Robles kolegioa eta Xalbador kolegioaren artean antolatua da.

Helburua ikasle eta familiei ofizioen ezagutza egiteko parada ematea da, arlo profesional desberdinetako pertsona euskaldunak gomitatuz.

10  bat arloetako 80 bat profesional present izanen dira, beren esperientzia gazteekin (eta beren burasoekin) partekatzeko. Profesional horiek euskara erabiltzeko aukera badute beren lanean.

Foroaren helburua bikoitza izanen da :

• Alde batetik, lanaren mundua ikasleei deskubriaraztea.

• Eta bertzalde, gazteei ohartaraztea euskarak ate ainitz irekiarazten dituela.

 

Parte hartzaileak

Lan arlo desberdinetako profesionalak izanen dira, hala nola:

  • Arte / artisauak
  • Eraikuntza / energia
  • Induztria
  • Kultura / komunikazioa / teknologia
  • Laborantza / ingurumena
  • Osasuna / ongizatea
  • Ostalaritza
  • Soziala / hezkuntza
  • Segurtasuna
  • Aisialdia / kirola.

 

Etxepare lizeoaren kiroldegiaren espazio handian, txoko batzuk antolatuak izanen dira, eta profesionalak afitxen bidez seinalatuko dira.

Publiko guziari idekia izanen da, bisitariei plano bat banatuko zaie eta libreki profesionalekin elkarrizketa laburren egitera joanen dira, haien ofizioaz, ibilbideaz, egin ikasketez…

 

Jakiteko

  • Gomita denei zabaldua da,
  • Ordutegia : 9,30tatik 13.00ra
  • Biskotxak eta edateko bertan hartzen ahalko da. (Senpereko Kattalin Elizalde kolegioaren alde) 
  • Helbidea : 5, Mayi Aritzi karrika (kasu hurbil aparkatzeko zaila)
  • Trambus : 1° Linea – Breuer geltokia
Irudia
Lanbide foroa 2024

 

     

    Lanbide foroa - 2024-01-27
    Fitxategiak