Skip to main content

ZENBAT DUGUN KONTATZEKO

Submitted by editorea on Og, 2024/04/04 - 14:48

Seaskako "Euskaraz Bizi" batzordeak proiektu eder bat eraman du: Euskal Kultur Erakundearen sustenguarekin eta eskola elebidunetako "Biga Bai" "Ikasbi" eta "Euskal Haziak" elkarteen partaidetzarekin, afitxa eder bat ekoiztu du, Marie Soule grafistarekin.

Obra eder hori milaka aleetan imprimatua izan da, Iparraldeko ikastoletan baita ere eskola elebidunetan  banatua izateko.

Afitxa horrek Euskal Herriko mapa ludiko bat erakusten du, gure euskal kulturaren aberastasuna adierazteko. Haurrak zazpi probintzietako herriak, hiriak, ibaiak, mendiak, berezitasunak deskubritzen ahal ditu, jostatuz.

Bainan hau ez da eskoletan edo etxeko paretan ezartzen den afitxa soila: haurrak, burasoen bitartez, joko, asmakizun eta galderei erantzun beharko die ! Horren osagarri, QR kodea afitxaren bazter batean kokatua izan da: horri esker bertze hamaika jakitate lortzeko parada izanen da.

Proiektuaren eramaileek euskara gelatik atera eta hizkuntzaren alde ludiko eta informala eskaini nahi izan diete haurrei, hizkuntzarekiko lotura afektiboa eraikiz.

Burasoen errola garrantzitsua da haurren euskalduntzean, ikastetxetik kanpoko euskararen erabilpena ahalbidetzen baitute.

Kultura izan dadila hizkuntzaren gozagarri !