Skip to main content

DANBORRADA #2019

Submitted by admin on Og, 2019/06/06 - 11:56

OSTIRALEAN, IKASTOLEN BIGARREN DANBORRADA MIARRITZEN

 

Ekainaren 7an, ostiralez, ikastolen bigarren danborrada iraganen da Miarritzeko hondartzan, arratsaldeko 3:30 etatik goiti.

Ibilbidea Miarritzeko hondartzan hasiko da eta Ste Eugénie plazan amaituko.

Hezkunde Ministerioak soilik 5 postu gehitu nahian, seaskako ikaseek baldintza desegokietan hasi beharko dute heldu den ikasturtea. Hala nola, 30 postu gehiago behar genituzke guttienik.

Joan den ikasturtean, ahal guttirekin moldatu beharrean, bi egoera ezberdin genituen gure aurrean : Lehen eta bigarren mailetan ikasle kopurua anitzez emendatzea gela bakoitzean. Hala nola, 30 eta 40 ikasleko gelak osatuz. Edo, borrokatzea gure helburuen betetzeko. Hots, 30 posturekin antolatzea 2019/2020 ikasturtea.

Postu aferaz gain, Blanquer eta Gourault ministroek egindako adierazpenek argi erakutsi dute haien helburua murgiltze eredua suntsitzea zela, izan, publikoan, pribatuan edo gu bezalako elkarte hezkuntzan.

Emmanuel Macron presidenteak, murgiltze eredua babesteko xedea azpimarratuz geroz, Miarritzen joan den astean ; erabaki dugu toki berdinean antolatzea bigarren danborrada, bere hitzen oroitarazteko.

Azkenik, murgiltze ereduari gure babes osoa adierazi nahi diogu eta oroitarazi publikoan egin zen murgiltze ereduaren lehen esperimentazioa Miarritzen hasi zela.

Ekainaren 7an 15.30tatik goiti, Danbor hotsak entzunen dira Miarritzetik Pariseraino.

(Luma Hirigoyen-Etcheberry)

danborrada 2018-05-04 baionako herriko etxean.jpg