Skip to main content

EUSKARALDIA 11 EGUN EUSKARAZ

Submitted by admin on Ar, 2018/02/10 - 15:49

SARETU

Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Xiberoan, jakina da euskal hiztunok guttiengoa osatzen dugula. Euskararen erabilpena beheiti doa kostaldeko hirietan zein barnealdeko herrietan. Tendentzia bera dugu zazpi lurraldeetan. Hori erranik, begirada zuzendu dezagun garenera: 16 urtez goragoko 51.200 euskal hiztun gara Ipar Euskal Herrian eta 23.300 gehiago gara euskara konprenitzen dutenekin. Hots, egunero 75.000 aukera ditugu euskaraz bizitzeko! 1.200.000 posibilitate Euskal Herritik barna!
Aukera guzti horiek kausitzen dituguia? Nori ez zaio gertatu trukaketa guztia frantsesez egin eta bururatzean ohartzea parekoak euskara zekiela?
EUSKARALDIA dinamikak euskaraz aritzeko memento goxo horiek berreskuratu eta biderkatu nahi ditu. Ingurunearen aldatzea gure esku ere delako, Ahobiziak eta Belarriprestak elkarrekin saretuko ditugu tokian toki, Euskal Herri osoa euskararen haritik josiz, eta erabileraren aroa zabalduz.

BOTERETU

Nola? Gure solasaldiak aldi oro euskaraz hasiz. Horrela jakin dezake parekoak euskara dakizula eta jakinez gero, euskaraz aritzeko aukera duela. Egunerokoa euskaldunagoa egin dezakegu, sinpleki, xumeki baina indartsuki eta irriarekin. Erroturiko usaiak aldatzea ez da sinple, baina prestaketa kolektibo zein pertsonalari esker, denek elkarrekin bideratuko dugu aldaketa.

ANIMATU

Azaroaren 23tik abenduaren 3ra euskarak lekua hartuko du, herriko plazan, lantokian, elkartean, karrikan, etxean, eta abar. Aldaketa hauek aise egiteko gisan, euskaraz eta euskaratik loratuko dira animazioak, ezker eskuin. Funtsean, animatu: EUSKARALDIAn parte hartzera animatzeko!

 

Ahobizi edo belarrprest zan zaitez !

Eman ezazu zure izena Irailaren 20tik aitzina
www.euskaraldia.eus webgunean
NIK, ZUK, GUK... BAGIRA ETA BADUGU !
2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra
11 EGUN EUSKARAZ
Galdera, ohar ala duda bat izanez gero, idatzi gustuan ipar@euskaraldia.eus

euskaraldia 2018.jpg