Skip to main content

HEZKUNTZA KONTSEILUA

Submitted by editorea on Ar, 2023/06/06 - 15:04

Joan den apirilaren 4an iragan zen Hezkuntza kontseiluaren ondotik, Seaskako buraso, irakasle & formatzaileak Ingurune numerikoaren bilakaeraz gogoetatzen hasi ginen.

Numerikoak hezkuntzan izan behar duen lekua argitzeko gisan, aditu ezberdinekin mintegi ziklo labur bat proposatzeko beharra agerian gelditu zen.

Hortaz, ekainaren 10an larunbatarekin goizeko 10ak eta 12ak bitartean lehen "Numerikoa hezkuntzan" saioa proposatuko dugu Kanbon Seaskaren egoitzan.

Bi hizlari izanen ditugu gurekin :

Iratxe Esnaola Arribillaga informatika-ingeniaria eta unibertsitateko irakaslea da. Hezkuntzan numerikoaren bilakaeraz aditua da, software librearen defendatzailea.

Eder Etxebarria Rojo, Etxepare lizeoan irakaslea da. Etxeparen ikasleekin hainbat proiekturen eremailea da.

Formakuntza numerikoa