Skip to main content

LANBIDEEN FOROA 2019

Submitted by admin on Or, 2019/06/12 - 12:38

Abenduaren 7an, Seaskako Bigarren Mailako ikastetxeek "Lanbideen Foroa" antolatzen dute Baionako Etxepare lizeoan.

 

Euskara ? Hemengo lan munduan karta nagusi bat !

Euskarari esker, hemengo lan munduan enplegu baten aurkitzeko errexago izan daiteke.

Datorren abenduaren 7an, Baionako Etxepare lizeoan antolatua izanen den gertakariak horren frogatzeko xedea du.

Ekitalde hau Etxepare lizeoa, Piarres Larzabal kolegioa, Manex Erdozaintzi Etxart kolegioa, Estitxu Robles kolegioa eta Xalbador kolegioaren artean antolatua da, Euskal Konfederazioarekin batera.

Helburua ikasle eta familiei ofizioen ezagutza egiteko parada emaitea da, arlo profesional desberdinetako pertsona euskaldunak gomitatuz.

10 arloetako 75 bat profesional present izanen dira, beren esperientzia haurrekin (eta beren burasoekin) partekatzeko.

Profesional horiek euskara erabiltzeko aukera badute beren lanean.

Foroaren helburua bikoitza izanen da :

  • Alde batetik, lanaren mundua ikasleei deskubriaraztea.
  • Eta bertzalde, gazteei ohartaraztea euskarak ate ainitz irekiarazten dituela.

 

Parte hartzaileak

Lan arlo desberdinetako profesionalak izanen dira, hala nola :

  • Arte / artisauak ;
  • Eraikuntza / energia ;
  • Induztria ;
  • Kultura / komunikazioa / teknologia ;
  • Laborantza / ingurumena ;
  • Osasuna / ongizatea ;
  • Ostalaritza ;
  • Soziala / hezkuntza ;
  • Segurtasuna ;
  • Aisialdia / kirola.

Etxepare lizeoaren kiroldegiaren espazio handian, txoko batzuk antolatuak izanen dira, eta profesionalak afitxen bidez seinalatuko dira. Publiko guziari idekia izanen da, bisitariei plano bat banatuko zaie eta libreki profesionalekin elkarrizketa laburren egitera joanen dira, haien ofizioaz, ibilaldiaz, egin ikasketez…

 

Mahain inguruak

Ekitaldi horrekin batean, hiru eztabaida eta mahain inguru entzuteko parada izanen dira ere.
12etan : Euskara lan munduan
14etan : Lanbide heziketa
15:30etan : Tokiko beharrak

 

Jakiteko

Gomita denei zabaldua da,
Ordutegia : 11etatik 17ra,
Jatekoa eta edateko bertan hartzen ahalko delarik.
Helbidea : 5, Mayi Aritzi karrika
Trambus : T1° Linea – Breuer geltokia

 

Lanbideak.jpg