Skip to main content

UDAKO IKASTALDIAK

Submitted by admin on Og, 2020/25/06 - 12:32

Udan ere, ikasleek euskaraz jostatzeko parada izanen dute. Errugbia, robotika, edo ingelesaz gozatuz !

Errugbia

Kirolen Ministeritzak eta Rugby federazioak ekainaren 22an errugbian berriz aritzeko baimena eman baitute, aurten ere euskarazko ikastaldia eskainiko dugu, Aretz Iginiz, Baionako jokolari famatuaren babesarekin.

  • Uztailaren 6-7-8-9an iraganen da
  • Aldi huntan bakarrik goizetan izanen da (9etatik eguerdi arte)
  • Burasoek beren haurren bila jin beharko dute eguerdi eta eguerdi eterdi artean
  • Ez da bazkaririk eskainiko
  • Talde ttipiak izanen dira (bakarrik 8-11 urte arteko haurrak)
  • Aldagelak ez dira erabiltzen ahalko. Haurrak kiroleko jauntzietan jadanik beztiturik jin beharko dira
  • Materiala jokatu aitzin eta gero garbitua izanen da

Robotika

Seaskak robotika ikastaldia bigarren aldikotz antolatzen du. Lehen aldian Ziburuko Piarres Larzabal kolegioan iragan zen otsaileko oporretan eta arrakasta polita bildu zuen.

Aldi huntan hitzordua Kanbon dugu, Xalbador kolegioan.

Astean zehar, haurrek programazioa informatikoa, dronen gidatzea eta robotikaren ezagutzeko parada izanen dute.

Ikastaldi hunen helburuak: eskola orduetatik kanpo, ikasleek informatika eta teknologi berrien inguruan euskaraz aritzeko aitzakia ukaitea.

Enjoy English

Ikastolen Elkarteak garatutako programa da, Ingelesa lantzeko helburua duena.

Aurten lehen aldikotz ipar euskal herriko ikastola batean antolatuko dugu, Ziburuko Piarres Larzabal kolegioan.

BEGIRALE INGELES HIZTUNEK gidatzen dute.

11-14  urte bitarteko ikasleei zuzendua da.

Uztailaren 6tik 10era, goizeko 9:00etatik 13:00ak arte iraganen da.

Helburuak:
Ingelesezko komunikaziorako gaitasunak lantzea, jolas dinamikaren bitartez.
Komunikazioan eragitea eta talde harremana indartzea.
Ingelesa bizitzako egoera errealetan erabiltzea.

Programak oinarrizko konpetentziak ere landuko ditu:

  • Elkarbizitza landuko da, herriko ekimenetan parte hartuz.
  • Taldean hartuko dituzte erabakiak.
  • Ekimen pertsonala sustatuko da.
  • Euskal giroan, inguruko baliabideak kontuan hartuz. Basque dimension but in English.
  • Hausnarketa sustatuko da. Aurreko egunekoari erreferentziak, baina ez hizkuntzari dagokionez bakarrik: nola sentitu diren, zergatik,…

enjoy.jpg