Skip to main content

Ziburuko ikastola berriz auzitan

Submitted by admin on Az, 2014/27/08 - 14:34

Baionako auzitegiak uda erdian Seaskari arrazoin eman ondoren, Ziburuko auzapezak berriz ere auzitan ezarriko du Seaska, Paueko administrazio auzitegira joz. Auzia ostiral goizean, agorrilaren 29an iraganen da. Ziburuko Kaskarotenia ikastola dagoen tokitik kanporatu nahi du Guy Poulou auzapezak, eta ondorioz 12 haurrak kale gorrian utzi, beste inolako alternatibarik eman gabe. Baionan egin bezala, Pauen ere ikastolak Mariñela tokian segituko duen egun bakoitz 100 euroko isuna galdegina du auzapezak. Baionako auzitegiaren erabakia eta gero, ikasturtea Mariñelan egitea espero zuten burasoek baina ikasturte hastapenerako egun guti falta direla (irailaren 2an eginen da sartzea), egoera zinez kezkagarrian dira Ziburuko burasoak. Ikastolatik eta Seaskatik konponbide elgarrizketatu baterako egin duten deiak ez du erantzun baikorrik jaso auzapezarenganik.

 

jarraia95299.jpg