Udaberriko oporrak dira ipar euskal herriko eskola guzietan. Aste huntan CFP SEASKA, ikastolen federazioko formakuntza zentroak ikastaldi eta formakuntza desberdinak antolatu ditu, irakasle eta laguntzaileendako :
Apirilaren 22ko eguna : « Euskal Kulturaz jantzi » gaiaren inguruan :
1. Artedrama konpaniako Manex FUCHSekin : Euskarak mundua ulertzeko duen moldea aztertzeko eta Euskal artedramaren oinarriak eskura emaiteko
2. Euskal ahozko literatura eta poesia Juan Kruz IGERABIDErekin : Irakasleak poesiarekin kontaktatzea, hiru bide aztertuz :
§ Poesia jolasa, euskarazko adierazpena aberasteko
§ Poesia emozionala: haur eta gazteen bizipenekin konektatzeko
§ Ideien poesia: ideiekin harremanetan jartzeko.
Apirilaren 23an : « Ongi idatzi lehen hezkuntzan ». Formakuntzaren helburua : 2. eta 3. zikloetako irakasleak eskuz idatzitako idazketaren irakaskuntzaren hobetzeko prestatzea, testu ofizialak menperatuz eta gutun sendagarrien eta kopiaren formakuntzarako estrategia praktikoak aplikatuz.
Apirilaren 23 et 24an : « Eskolako kudeaketa jarrera, lankidetza eta gatazken kudeaketa » formakuntza bigarren mailako zuzendaritzako taldekoer zuzendua den formakuntza da. Formakuntzaren helburua : Arduradun funtzioaren dimentsio ezberdinak mobilizatzen ikasi, taldearen atxikimendua, aktibitatearen antolaketa egokia eta talde bizitzaren erregulazioa erraztuko dituen autoritate baten gorpuzteko.
Apirilaren 23 et 24 an : « Osasun mentaleko lehen sorospena – 11 eta 21 urte arteko gazteak » : bigarren mailako eragile desberdiner zuzendua : hezkuntza aholkulari, hezitzaile, irakasleer, langileer zuzendua. Formakuntzaren helburuak : 12 eta 21 urte arteko gazteen arazo psikikoen detekzioa eta esku hartze goiztiarra hobetzeko, eta parte hartzaileen gaitasun psiko-sozialak indartzeko.
Seaskako geletan, orotarat 64 erakasle, zuzendari, hezkuntza aholkulariak, hezitzaile... aste huntako formakuntzan parte hartu dute

