Skip to main content

UDABERRIKO FORMAKUNTZAK SEASKAN

Submitted by editorea on

Udaberriko oporrak dira ipar euskal herriko eskola guzietan. Aste huntan CFP SEASKA, ikastolen federazioko formakuntza zentroak ikastaldi eta formakuntza desberdinak antolatu ditu, irakasle eta laguntzaileendako   : 

 

  • Apirilaren 22ko eguna :  « Euskal Kulturaz jantzi » gaiaren inguruan : 

1.    Artedrama konpaniako Manex FUCHSekin  : Euskarak mundua ulertzeko duen moldea aztertzeko  eta Euskal artedramaren oinarriak eskura emaiteko

2.    Euskal ahozko literatura eta poesia Juan Kruz IGERABIDErekin : Irakasleak poesiarekin kontaktatzea, hiru bide aztertuz : 

§  Poesia jolasa, euskarazko adierazpena aberasteko

§  Poesia emozionala: haur eta gazteen bizipenekin konektatzeko

§  Ideien poesia: ideiekin harremanetan jartzeko.

 

  • Apirilaren 23an : « Ongi idatzi lehen hezkuntzan ». Formakuntzaren helburua : 2. eta 3. zikloetako irakasleak eskuz idatzitako idazketaren irakaskuntzaren hobetzeko prestatzea, testu ofizialak menperatuz eta gutun sendagarrien eta kopiaren formakuntzarako estrategia praktikoak aplikatuz.

 

  • Apirilaren 23 et 24an : « Eskolako kudeaketa jarrera, lankidetza eta gatazken kudeaketa » formakuntza bigarren mailako zuzendaritzako taldekoer zuzendua den formakuntza da. Formakuntzaren helburua : Arduradun funtzioaren dimentsio ezberdinak mobilizatzen ikasi, taldearen atxikimendua, aktibitatearen antolaketa egokia eta talde bizitzaren erregulazioa erraztuko dituen autoritate baten gorpuzteko.

 

  •         Apirilaren 23 et 24 an : « Osasun mentaleko lehen sorospena – 11 eta 21 urte arteko gazteak » : bigarren mailako eragile desberdiner zuzendua : hezkuntza aholkulari, hezitzaile, irakasleer, langileer zuzendua. Formakuntzaren helburuak : 12 eta 21 urte arteko gazteen arazo psikikoen detekzioa eta esku hartze goiztiarra hobetzeko, eta parte hartzaileen gaitasun psiko-sozialak indartzeko.

     

Seaskako geletan, orotarat 64 erakasle, zuzendari, hezkuntza aholkulariak, hezitzaile... aste huntako formakuntzan parte hartu dute

Irudia
Seaska formakuntza 2025