Skip to main content

IKASTOLAK: garapen etengabea

Iparraldeko ikastolak 1969an sortu ziren SEASKA batasunean elkarturik. SEASKA, 1901 lege pean sortu zen, familia batzuek eta irakasle baten nahikundeari esker. 1969ko apirilean, laupabost haurrekin ideki zen ikastola ikusirik, nork erran zezakeen gure batasunak horrelako neurria hartuko zuenik!

1969-1970

Lehen ama ikastola Arrangoitzen

1970-1971

Bi ama ikastola idekitzen dira : bat Donibane Lohitzunen eta bestea Baionan.

1971-1972

Lau ama ikastola idekitzen dira : bat Donapaulen, Bat Hendaian, bat Senperen eta beste bat Ziburun.

1972-1973

Bost ama ikastola idekitzen dira: bat Azkainen, bat Uztaritzen, bat Maulen, bat Hazparnen eta bat Donibane Garazin.

1973-1974

Ama Ikastola bat idekitzen da Ezpeletan

1974-1975

Hiru ama ikastola idekitzen dira : bat Miarritzen, beste bi Baionan (Hiri erdian eta Kurutze Sainduan).

1975-1976

Pauen ikastola bat sortzen da, eta Donibane Lohizunen eta Angelun lehen mailak idekitzen dira.

1976-1977

Ezpeletako Ama Ikastola Kanbora joaten da.

1977-1978

Ama Ikastola bat sortzen da Saran eta Donapaulen lehen maila idekitzen dute.

1978-1979

Bi ama ikastola idekizten dira Mugerren eta Atarratzen.

1978-1979

Maulen eta Uztaritzen lehen maila idekitzen dute.

1980-1981

Ama ikastola bat sortzen da Bidarten eta Arrangoitzen lehen maila idekitzen da. Lehen Bigarren maila idekitzen da Donibane Lohitzunen.

1982-1983

Hiru ama ikastola idekitzen dira : Baigorrin, Beskoitzen eta Oloronen. Lehen maila bat sortua da Donibane Garazin. Bigarren maila Donibane Lohitzunetik Baionara doa eta bigarren mailako 2. urtea idekitzen da.

1983-1984

Hendaian lehen maila idekitzen da. Bigarren maila Baionatik Kanbora doa eta bigarren mailako lehen urteko gela doblatzen da.

1984-1985

Kanbon bigarren mailak 4. urtea idekitzen du eta 2. urteko gela doblatzen da.

1985-1986

Ama ikastola bat sortzen da Ortzaizen. Baionako Kurutze Saindu eta Mauleko ama ikastolak desdoblatzen dira. Lehen mailetan ikasgelak idekitzen dira : Donibane Garazin lehen mailako 5. urtea, Hazparnen lehen mailako 4. urtea, Hendaian lehen mailako 3. urtea, Senperen lehen mailako 1.urtea. Eta Bigarren mailak 5. urtea idekitzen du : lizeoa.

1986-1987

Hazparnen lehen mailako 5. urtea, Hendaian lehen mailako 4. urtea eta Senperen lehen mailako 2. urtea idekizten dira. Bigarren mailak Kanboko kolegioan 6. urtea sortzen du.

1987-1988

Senpereko lehen mailak 3.urtea idekitzen du. Baigorriko ikastolak, ateak hesten ditu, eta ondorioz Ortzaize eta Garaziko ikastolak azkartzen dira.

1988-1989

Sarako ikastola Senperekoari lotzen da. Senpereko lehen mailak 4.urtea idekitzen du.

1989-1990

Beskoitze eta Baionako Hiri Erdiko ikastolak hesten dira Baionako bertze bi ikastolen azkartzeko.

1990-1991

Kanboko Xalbador Ikastegia estrenatzen da.

1991-1992

Bunuzen ama ikastola idekitzen da, Ortzaizen lehen maila bat eta Kanboko Bernat Etxepare Lizeoan terminaleko gela bat.

1992-1993

Sarako Ama Ikastola berridekitzen da eta Ortzaizen lehen mailako 2.urtea.

1993-1994

Baiona Poloko ikastolan lehen mailako 1.urtea idekitzen da, Ortzaizen lehen mailako 3.urtea eta Arrangoitzeko ikastola Miarritzekoari lotzen da.

1994-1995

Kanbon, lehen mailako 1.urtea idekitzen da, Baiona Polon lehen mailako 2.urtea eta Ortzaizen lehen mailako 4.urtea.

1995-1996

Kanbon Lehen Mailako 2.urtea idekitzen da, Ortzaizen lehen mailako 5.urtea eta Urruñan Donibane Lohitzuneko ama ikastolen eranskina.

1996-1997

Kanbon Lehen Mailako 3.urtea idekitzen da, Kanboko Bernat Etxepare Lizeoa Baionara doa eta Kanboko kolegioa Xalbador deitzen da.

1997-1998

Kanbon Lehen Mailako 4.urtea idekitzen da eta Angelun Baiona Poloko ama ikastolaren eranskina bat.

1998-1999

Kanbon Lehen Mailako 5.urtea idekitzen da eta Izuran Lehen Mailako 1.urtea. Ziburun kolegioa idekitzen da 6. eta 5.eko gelekin. Bernat Etxepare Lizeoa, Baionako J-J. Rousseau ikastetxe ohiko geletan kokatzen da.

2000-2001

Izuran Lehen Mailako 3.urtea idekitzen da, Ziburuko kolegioan 3.eko gela bat eta Donaixtiko kolegioan 5.eko gela bat.

2001-2002

Izuran Lehen Mailako 4.urtea idekitzen da, eta Donaixtiko kolegioan 4.eko gela bat.

2002-2003

Izuran Lehen Mailako 5.urtea idekitzen da Donaixtiko kolegioak 3.eko gela bat.

2003-2004

Saran Lehen Mailako 1.urtea idekitzen da, Urruñan 3.urtea eta Baiona Polo ikastolan 4.urtea.

2004-2005

Baionako Polo ikastolan lehen mailako 5.urtea idekitzen da. Hiriburuko ikastola idekitzen da.

2005-2006

Ortzaizeko anexaren idekitzea Baigorrin.

2007-2008

Hazparneko arberoako ikastola anexaren idekitzea Donamartirin. Izurako ikastola eta Donaixtiko Manex Erdozainzi Kolegioa Lartzabaleko eraikin berrietan kokatzen dira.

2009-2010

Bidarten, ama ikastola bat idekitzen da.

2010-2011

Lekornen eta Itsasun, bi ama ikastola idekitzen dira.

2012-2013

Ziburuko ikastola idekitzen da.

2013-2014

Beskoitzeko ikastola idekitzen da.

2015-2016

Hiru ama-ikastola berri idekitzen dira. Azkaraten, Basusarrin eta Biriatun.

2017-2018

Etxepare lizeo berria irekitzen da, Mayi Ariztia karrikan. Ber sartzean, Baionako Estitxu Robles kolegioa eta Bokaleko ikastola ere sortzen dira.

2019-2020

Arbona Ahetzeko Alhorga ikastola irekitzen da.

2021-2022

Bardozeko Xarnegu ikastola irekitzen da.

Gaur egun

Seaskak 38 ikastola kudeatzen ditu : 13 ama ikastola, 20 lehen maila, 4 kolegio eta lizeo 1. Orotarat 4100 ikasle eskolatuak dira ikastoletan.