EUSKARAZ BIZI proiektua Seaskak bere ikastoletan plantan jarri duen proiektua da. Helburutzat dauka, euskaraz mintzatzeko guneak eskaintzea, eskolatik kanpoko eremuetan.
Helburuak:
- Ikastolatik kanpoko euskararen erabilera bultzatzea, ikasleeri ohartaraziz euskara ez dela eskolako hizkuntza bakarrik.
- Euskaldunak ez diren burasoak sentsibilizatzea, eta familiaren barnean euskararen erabilera sustatzea.
- Ikasleak motibatzea beren artean euskaraz mintza daitezen.
Antolatzen diren ekitaldi horien helburua eskolatik kanpo euskararen erabilera bultzatzea eta euskaraz mintzatzeko aukerak sortzea izanik, parte hartzaileeri indar berezi baten egitea galdegina zaie ekitaldi horietan euskaraz mintzatzeko. Indar hori deneri eskatua zaie, bai euskara guti dakiteneri edo ikasten ari direneri, bai osoki euskara emaiten duteneri ere, jakinez helburua dela azken hauek beren solaskideak sustenga eta lagun ditzaten euskaraz mintzatzera, zaila baldin bada ere.
2015 urtetik ikastola guziek EUSKARAZ BIZIko xarta izenpetu dute, honen xede nagusia delarik « munduan euskaldun bizi daitezen, gure haurrei ekosistema dinamikoa bezain iraunkorra eskaintzea, ikastola, etxea, eta herriaren artean. Jakinez helduok daukagula hiru eremu horien arteko zubilana molde kontzientean egiteko eskumena ».