Skip to main content

Ikastolen egoitzak

«Ikastolen Egoitzak» elkartea, Herri Urrats edo Integrazio Batzordea bezala, Seaska federazioari lotua den elkartea da. Bertan, ikastola guziak ordezkatuak dira.

Donibane Lohizuneko Ikastola

Helburuak:

Ikastolen Kontseiluaren adostasunarekin, ikastolak aterbetzen dituzten eraikinak egokiak direla zaintzea, egoitzak arraberrituz, konponduz, handituz, egokituz edo eraikiz. Gastu horiek bere gain hartzen ditu.

Aldiz ez ditu ikastolak laguntzen beren funtzionamenduaren gastuei aurre egiteko (irakasleak, laguntzaileak, irakaskuntzako materiala …)

Elkartearen Administrazio Kontseilua horrela osatua da

  • Seaska federazioko ordezkaria.
  • Biltzar Nagusian hautatuak diren kideak.
  • AK beren kideen artean hautatu dituen bulegokideak : lehendakaria, idazkaria, diruzaina.

Administrazio Kontseilua hilabetean behin biltzen da

  • Seaskak eramaiten dituen proiektuen gauzatzeko eta segitzeko.
  • Erakunde publikoek eramaiten dituzten proiektuen segitzeko.
  • Ikastolek beren gain hartzen dituzten lanak segitzeko eta laguntza tekniko baten ekartzeko.
  • Biltzar Nagusiak prestatzeko (txosten morala eta finantzak).

1996 urtean sortu zenetik, ikastola guziek « Ikastolen Egoitzak » elkartearen finantzamendua edo laguntza teknikoa ukan dute.