ESKOLIM
2009 urtean, gure tokiko hizkuntzak Frantziako Konstituzioan idaztea onartu zuten. Ondorioz, Eskolim elkartea sortu zen, gure hizkuntzen murgiltze ereduzko irakaskuntza defenditzeko eta garatzeko xedearekin. Tresna horrekin, bortz sareek indar gehiago daukagu elgarrekin Pariseko Hezkuntza Ministeritzarekin harremanetan aritzeko.
Eskolim elkarteak frantses estatuko bortz hizkuntzen murgiltze ereduzko irakaskuntza sareak biltzen ditu:
- Seaska
- Bressola Katalunian
- Diwan Bretainian
- Calandreta Okzitanian
- ABCM-Zweisprachigkeit Alsazian
ISLRF
Frantses Errepublikako Hizkuntzen Goi Mailako Erakundea (« Institut Supérieur des Langues de la République Française ») 1996 urtean sortu zen, bertze herrialdeetako hizkuntzen irakaskuntza sareekin, gure irakasleen formakuntza eta ahalak amankomunean ezartzeko gisan.
ISLRF, bortz sareen irakaskuntza eta ikerketa zentroa da, nahiz eta urtean zehar egiten diren formakuntza saioak eskualde bakoitzetan egiten diren
Sare bakoitzak bere irakaskuntza zentroa dauka:
- Seaskan, CFP egitura
- Okzitaniako Calandretendako, APRENE
- Bretainiako Diwanendako, KELENN
- Kataluniako Bressoletan CFP-Catalan
- Alsaziako ABCM-Zweisprachigkeit eskolendako USBELDUNG
Maison de la vie associative
Boîte 116 - 2 rue Jeanne Jugan
34500 Béziers
Téléphone : 04 67 28 75 35
Email : contact@islrf.org