Ikastolaren hezkuntza-proiektua euskarazko murgiltze-ereduan oinarritua da. Gaur egun, bakarrik Seaskak eskaintzen du Ipar Euskal Herrian. Euskara da ikastolako bizi-hizkuntza: gela barneaz gain, aire-hartzeek, ateraldiek, jarduerek eta jantegiak ere hein bereko garrantzia dute, haurrari ingurumen anitza eskaintzen baitiogu euskaraz loratzeko. Ama-ikastolan, jolasek, kantuek eta ipuinek toki berezia dute, haurrak gozamenaren bidez bere hizkuntza aberastu dezan.
Bakoitzak bere nortasuna badu, baita bere ikasteko manera berezia. Ikastolan, haurra izaki berezi gisa ikusten dugu, aktore, aktibo, sentsua bilatzen eta ematen duena.
Ondorioz, tresna desberdinak baliatzen ditugu:
Pedagogia desberdinduak
Haur bakoitzaren berezitasuna kontutan hartzen du, hurbiltze-moduak dibertsifikatuz.
Pedagogia aktiboak
Haurra ekintzan ematen du (horrela du ulertzen, sortzen, aitzinatzeko ahala eskuratzen).
Proiektu-pedagogiak
haurra laguntzen du ikasten duenaren sentsua lehenesten.
Kooperazioak
Toki garrantzitsua badu, bertzeak bertze euskararen erabilpena bermatzeko, batez ere adin desberdinak nahasiz, gelan edo jardueretan.