Euskararen alde egiten duen lanari esker, Seaska federazioa interes orokorreko egitura bezala ezagutua da.
Ondorioz jendeen emaitzak eta enpresen mezenasgoa onartzen ahal ditu.
2010 urtean, Seaska Emaitza Funtsa sortu ginuen.
Egitura juridiko honi esker SEASKA ikastolen federazioak edozein ontasunen eskuratzeko gaitasuna dauka.
Emaitza hori diruz izan daiteke, bainan ez bakarrik. Lur eremua, egoitza, egoitza baten erabilpena izan daitezke ere.
Emaileek zerga onurak ukaiteko baliatzen ahalko dituzten agiriak igortzen dizkie Seaskak. Enpresa batek emaiten duenaren balorearen % 60 zergetatik kentzen ahal du. Pertsona batek, aldiz, %66 kentzen ahal du.