Skip to main content

Egun bat ama ikastolan

Hiztegia baino haratago, jakin, buraso gisa, haurraren motibazio-iturririk garrantzitsuenetarikoak zaretela: transmisioa eta afektibitatea lotzen dituzue. Haurrak euskaraz zuekin biziko duenak, bizi-espazio desberdinetan, beste dimentsio bat hartuko du berebaitan.

Egun Bat Ama Ikastolan egitasmoaren xede nagusia haurra euskaraz loratzen laguntzea da. Afixa ludiko batean oinarriturik, haurra bere egunerokotasunean segitzen ahalko duzue buraso gisa, zuen laguntza hobeki zedarrituz eta iraunaraziz. Hiztegia aberastea izan daiteke urrats konkretu bat, besteak beste. Horra azpian euskara aberasteko baliabide gehiago ! KLIKATU IRUDIETAN !

Egun bat euskaraz - afitxa 2022
 
egun bat ikastolan

MARRAZKIA - © CLEMENCE ITSSAGA

egun bat ikastolan

MARRAZKIA - © CLEMENCE ITSSAGA

Hiztegi ttipia

Hitz berriak arloka barneratzeko. Eskuetan duzu sakeleko hiztegi bilduma berritua. Euskarri ludiko horiek hogeitahamar gairen unibertsoak jorratzen dituzte euskararen erabilera sustatzeko xedez.

https://www.mintzaira.fr/fr/ressources/lexiques-thematiques.html

hiztegiak

AEK

Euskaraz alfabetatzeko eta hobetzeko, mintzapraktiketan elkartzeko.
https://www.aek.eus/fr/services/cours-de-basque

aek

Ikastolan

Ikastolak euskarazko oxigeno-burbuila izan nahi du (gehienetan eremu erdaldunean finkatua), ikasgelatik aire-hartzeko eremura, haurra euskaraz aberastuz arlo desberdinetan.

Ikastolako eremuan euskaraz eginez, talde profesionalaren lana errespetatzeaz gain, zuen haurraren euskarazko eraikuntzan funtsezkoa den espazioa ere bermatzen duzue, bertan zuek ere erreferente izanez ikasle guzientzat. Ikastolako elkarte-bizitzan ere euskaraz parte-hartuz. Azkenik, Ikastola eta etxearen arteko zubiak garrantzitsuak dira: azpian aurkituko dituzue ipuin eta liburuen inguruko baliabideak.

EKE

Iparraldeko Mediateka nagusiak, euskal fondoekin.
https://www.eke.eus/eu/kultur-eragileak/partaideak/cat/literatura/liburua/mediatekak

Mediatekak

IKAS

Ikas, Iparraldeko haur-literatura argitaletxe nagusia.
http://ikas.eus/spip.php?article2927&lang=eu

Ikas

ELKAR

Euskal Herri osoko liburu, disko eta filmak eskuratzeko, adin guzientzat.
https://www.elkar.eus/

elkar

 

ETXEGIROAN

Etxegiroan, ipuinak etxean entzuteko.
http://etxegiroan.eus/

Etxe giroan

Etxean

Etxea ikastolaren osagarri da: familiak duen eraginari esker, etxea bilaka daiteke ikastolaren luzapen afektiboa, haurrari euskaraz bizitzeko motibazio sakonagoak sustatuz.

Buraso gisa ekar dezakezuena etxerako lanak zaintzea baino haratago doa, bereziki ama ikastolan: euskarazko giroa oinarrizkoa izan daiteke hainbat euskarriekin, baina motibazioan eragin gehien ukanen dute haurrarekin zuzenean partekatuko dituzuen mementoek. Euskaraz gozatuz istant batez baina erregularki, zuzenean transmitituko dizkiezuen kantuek, jolasek... dimentsio berezia hartuko dute berenbaitan.

Katalogoa

Katalogoa, hainbat euskarri euskaraz, aukera berezietan oparitzeko.
https://www.katalogoa.eus/

Katalogoa 2022

ETB3

ETB3, marrazki bizidunak euskaraz.
https://www.eitb.eus/eu/hiru3/marrazki-bizidunak/

etb3

Urtxintxa

Urtxintxa, euskarazko jolasak.

urtxintxa

Txantxangorria

Txantxangorria, euskal karaokea.

txantxangorria

GIZARTEAN

Garrantzitsua da ttipitatik euskarari balio sozial bat ematea: gizartean urratsak emanez bezala, euskararen presentzia aurkitzea garrantzitsua da, haurraren euskarazko sozializazioari begira.

Euskaraz emanez hitza saltegietan, administrazioan, lagunartean, auzoan... normal bihurtzen duzue, haurren begietan ere, euskara egoera anitzetan erabiltzea.

Euskarazko kultur-ekitaldiak partekatuz, euskarazko aisialdietara eramanez, euskara erabiltzeko egoera berriak eskaintzen dizkiozue, gozamena ardatz.

Udaleku

Udaleku, Iparraldeko euskarazko aisialdi-zentro sarea.

Udaleku

EKE

EKE-ren agenda, euskal kulturaren hitzorduak aurkitzeko.

eke

Mintzalasai

Mintzalasai, euskaraz bizitzeko BAB-n gaindi.

mintzalasai

App.eus

APP.eus, euskarazko aplikazioen biltegia.

 

app.eus