Elkarte eskola
Ikastola elkarte eskola da: burasoen parte hartzeari esker funtzionatzen du.
Burasoek, ikastola kudeatzen duen elkartearen Biltzar Nagusietan ibilmoldearen norabideak eta erabakiak eztabaidatzen eta bozkatzen dituzte.
Bertzalde, lan talde desberdinetan parte hartzen dute beren gustu eta ahalen arabera:
- Administrazio Kontseiluan
- Pesta / Salmenta taldean
- Hezkuntza taldean
- Euskaraz Bizi batzordean
- Integrazio Batzordea
- Herri Urrats pestaren antolaketan
- Txintxuketa & Ikastolen Egoitzak taldean
- Garapena & Harreman taldean
- Ikastolen Kontseiluko ordezkaritzan
SEASKA - Harremanak partaideekin
Seaska Euskal Herriko zazpi probintzien ikastolen federazio desberdinak biltzen dituen Ikastolen Elkarteko kide da. Partaidetza horri esker, Seaskak hezkuntz proiektu bereziak garatzen, kultur arloko zerbitzuak eskaintzen (bizi jolas, bertsolaritza) eta formakuntza katalogoa aberasten ahal du.
Seaskak harreman estuak ditu Akademia Ikuskaritzarekin eta Bordeleko Errektoretzarekin. Kooperazio honek elkarte kontratupeko eskola pribatuei doazkien derrigorrezko neurriak betetzen laguntzen du (programen aplikapena, irakasleen & ikasleen ebaluaketa...)
Seaska estatuko I.S.L.R.F.-eko (Institut Supérieur des Langues de la République Française) kide da. Erakunde horrek Bretainiar eskolak (Diwan), Okzitaniakoak (Calandretas), Katalanekoak (Bressola) eta Alsaziakoak (ABCM Zweisprachigkeit) biltzen ditu. Erakunde horrek, murgiltze eredua ezarri duten eskola hauentzat irakasleen konkurtsorako aurkezten diren postuen administrazio kudeaketa segurtatzen du besteak beste.
Seaska euskararen garapenaren alde lan egiten duten zenbait elkarteetako kide da (Euskal Konfederazioa, Euskal Kultur Erakundea, Hizkuntzen Akademia Kontseilua...).
SEASKA elkartea : antolaketa
Seaskako ordezkariek:
- Federazioaren ordezkaritza segurtatzen dute.
- Federazioaren norabide orokorrak finkatzen dituzte.
- Hezkuntz ereduaren garapena (murgiltze eredua) segurtatzen dute.
- Lan batzorde desberdinak animatu eta bultzatzen dituzte.
Horretarako, Seaskaren eraketa orokorrean, konsultatze eta erabakitze guneak badira:
- Ikastolen Kontseilua: ikastola guzietako ordezkariak biltzen ditu, federazioaren norabide nagusiak finkatzen ditu.
- Batzorde Eragilea: bere kideak Ikastolen Kontseiluan hautatzen dira. Seaska ordezkatzen du. Ikastolen Kontseiluan finkatutako norabide nagusiak gauzatu behar ditu.
Talde profesionala
Helburu guziak betetzeko, SEASKA elkarteko talde profesionalak laguntza logistikoa eta pedagogikoa ekartzen die ikastolei. Talde hori arlo desberdinetan aritzen da lanean.
Talde profesionala osatzen dutenak:
Administrazio mailan:
- Zuzendaria.
- Diruzainak (2,5 postu) : federazioaren eta ikastoletako kondularitza segurtatzen dute. Ikastoletako langileen sozial kudeaketaz arduratzen dira.
- Idazkariak (2 postu).
- Herri Urrats pestaren koordinatzailea (postu 1).
- Garapena (postu 1) : komunikazioa & ikastola berrien sortzeak sustatzeko, gertakariak antolatzeko.
Pedagogi mailan:
- Hezkuntz zuzendaria eta zuzendari ordea: proiektu pedagogikoak (Ikastolen Elkartekoak) garatzen dituzte, formakuntzaz arduratzen dira (hastapenekoa eta formakuntza jarraikia)...
- Psikologoak & psikomotrizilaria (3 postu) : zailtasunetan diren haurrak segitzen dituzte.
- Pedagogi aholkulariak (2,25 postu) : irakasleen formakuntza segurtatzen dute.
- Inklusio aholkulariak (2,25 postu) : ahalmen urriko haurrak segitzen dituzte & proiektu bereziak eraikitzen dituzte.
- Proiektu eramaileak : Bizi Jolas (1,75 postu), Bertsolaritza (2 postu), Euskaraz Bizi proiektuak kudeatzen dituzte.