Ikastolan, burasoen parte hartzea beharrezkoa da! Ikastolak funtzionatzen du buraso guzien parte hartzeari esker. Burasoek parte hartu behar dute lan talde desberdinetan beren gustu eta ahalen arabera.
Eskolak familiaren heziketa osatzen du. Horrek harreman hurbilak sortzen ditu: burasoek parte har dezakete haurraren eskolatzean, ikastolaren proiektuari interesa erakutsiz haurra laguntzen dute bere ikasketetan, bere motibazioa indartzen dute eta bere garapena segurtatzen dute.