Aller au contenu principal

Lan eskaintzak

BIGARREN MAILAKO IRAKASLEAK

Data:
Deskribapena:

SEASKAk, 2026-27 ikasturterako, irakasle beharra du Seaskako kolegioetan eta lizeoan irakasteko gai desberdinetan :

 

Baionako Etxepare lizeoan 

  • Euskara : Denbora osoz, azaroaren 2tik -> 3 hilabeterentzat
  • Historioa Geografia : Denbora osoz

 

Baionako Estitxu Robles kolegioan & Ziburuko Piarres Larzabal kolegioan

  • Ingelesa : Denbora osoa

 

Kanboko Xalbador kolegioa eta Baionako Etxepare lizeoan

  • Matematika : 11,5 ordu Xalbadorren eta 3.5 ordu Etxeparen, azaroaren 2tik -> ikasturte bukaera arte

 

Lartzabaleko Manex Erdozaintzi Etxart kolegioa 

  • Matematika : Denbora erdiz, azaroaren 2tik -> 3 hilabeterentzat
Bete beharreko baldintzak:
  • Irakasgaiari doakion lizentzia edo masterra ukan
  • Euskaraduna
  • Esperientzia oinarrizko hezkuntza orokorreko erakaskuntzan
Bidalketa:

Interesatuak direnak Seaskara igor dezatela, lehen bai lehen :  Motibapen gutuna, kurrikuluma, diplomaren kopia (lizentzia, masterra)  seaska@ikastola.eus helbidera idatziz

Bidali beharreko dokumentazioa:
  • Gutuna
  • CV
  • Diplomen kopiak

LAGUNTZAILE BAT BIDARTEKO IKASTOLAN

Data:
Deskribapena:

Bidarteko UHABIA ikastolak ORDEZKAPEN bat xerkatzen du kontratu mugatu batendako Bidarten, 24 oren astean.

Azaroaren 2an hasteko litzateke laguntzaile gisa : 

  • kantina, 
  • garbiketa 
  • haurzaindegia.
Bete beharreko baldintzak:

BETEBEHARRAK : 

  • euskaraduna izan, 
  • haurrekin eta talde batean lan egiteko gaitasuna izan (esperientza desiratua) 
  • eta motibua izan 
Bidalketa:

CV eta motibapen gutunak gaurdanik igortzen ahal dizkiguzue uhabia.ikastola@gmail.com helbide elektronikora.

 

Bidali beharreko dokumentazioa:
  • CV 
  • motibapen gutuna

KOMERTZIAL BAT

Data:
Deskribapena:

SEASKA, ikastolen federazioak, komertzial bat kontratatu nahi du lizeo berriaren finantzaketa kanpaina dinamizatzeko.

Lanpostua

  • Kontratu mugatua (CDD)
  • Lanaldi osoa – astean 35 ordu
  • Hasiera: Ahalaz lehen bai lehen lanean hasteko
  • Jarduera eremua: Ipar Euskal Herria
  • Lan-lekua: Kanboko egoitza nagusia
  • Soldata finkoa, gehi komisioa

Eginkizunak

  • Lizeo berriaren finantzaketa kanpainan aktiboki parte hartzea
  • Bazkide, enpresa eta laguntzaileekin harremanak garatu eta mantentzea
  • Egindako ekintzen jarraipen komertzial eta administratiboa egitea
  • Proiektuaren ikusgarritasuna eta zabalkundea indartzea
Bete beharreko baldintzak:

Profila

  • Esperientzia komertzial arloan
  • Euskara eta frantsesa menperatzea
  • Tresna informatikoen ezagutza (testu-tratamendua, Excel, datu-baseak)
  • Antolaketa gaitasuna, autonomia eta helburuen araberako lana egiteko ahalmena
  • Harreman-gaitasun ona eta ekimena
Bidalketa:

Hautagaitza

Interesatutako pertsonek motibazio gutuna eta CV-a bidali beharko dituzte (telefono zenbakia adieraziz) urriaren 20a baino lehen, honako helbidera: SEASKA - Nere Pentzea - Pouponnière Bidea - 64250 KANBO edo seaska@ikastola.eus

Bidali beharreko dokumentazioa:
  • Motibazio gutuna
  • CV

AESH LAGUNTZAILE BAT LARTZABALEN

Data:
Deskribapena:

Lartzabaleko Manex ERDOZAINTZI ETXART kolegioak langile bat xekatzen du IEP dispositiboari lotutako laguntzaile postuarendako.

 

IRAUPENA 

Kontratu mugatua , 2026/10/01tik 2027/04/15erat (lehenago hasteko parada baliteke)/

 

LAN DENBORA 

Postu partziala %83 a (34 ordu astean, urte osoan hedatuak) 

 

POSTUAREN ANTOLAKETA 

IEP dispositioban sartuak diren ikasleen segipena eta laguntza 

 

Ordutegia

  • Astelehena : 8:30 – 16:30
  • Asteartea : 8:30 – 18:30
  • Asteazkena : pausa eguna 
  • Osteguna : 8:30 – 16:30
  • Ostirala : 8:30 – 16:30

 

PAGA 

FNOGEC-eko konbenioaren arabera

Bete beharreko baldintzak:

GAITASUNAK 

  • Euskara menperatu idatziz eta ahoz 
  • Bere burua behar bereziak dituen ikasleak laguntzeko prest sentitzen dena 
  • Zailtasunak dituen haur baten garapena analisatzeko eta horren arabera bere lanaren moldatzeko gai izatea 
  • Taldean lan egitea 
  • Heziketan: entzute aktiboa - ikasketa prozesuan lagundu – materialaren kudeaketan lagundu 
  • Numerikoan trebe izan 
Bidalketa:

CVa + motibapen gutuna MEEK kolegiora igorri: meek.zuzendaritza@seaska.eus

Bidali beharreko dokumentazioa:
  • CVa
  •  motibapen gutuna

AESH LAGUNTZAILEAK

Data:
Deskribapena:

SEASKAK, 2026-2027 ikasturteko Behar berezituak dituzten haurren Laguntzaile Berezituak bilatzen ditu.

Kontratu mota desberdinak ( CDD edo CDI) , ahal bezain laster, Seaskako Ikastoletan,

  • Ortzaize eta inguruko ikastola batean %60 orduko kontratu bat , (A1/A2/O1/O2 ikastolako orduetan).
  • Ortzaizeko ikastolan %30 orduko kontratu bat , (A1/A2/O1/O2 ikastolako orduetan).
  • Beskoitzeko ikastolan %60 orduko kontratu bat, (A1/A2/O1/O2 ikastolako orduetan).
  • Kanboko ikastolan eta Xalbador kolegioan %60 orduko kontratu bat, (A1/A2/O1/O2 ikastolako orduetan).
  • Etxepare Lizeoan %60 orduko kontratu bat urtarrila arte, (A1/A2/O1/O2 ikastolako orduetan).
Bete beharreko baldintzak:

Lanbide huntarako bete behar diren irizpideak hauek dira :

  • Euskara eta frantsesa jakitea, ahozkoan eta idatzian
  • Bere burua behar bereziak dituen ikasleak laguntzeko prest sentitzen dena
  • Zailtasunak dituen haur baten garapena analisatzeko eta horren arabera bere lanaren moldatzeko gai izatea
Bidalketa:

Interesatuak direnak, motibapen gutuna + kurrikuluma + diplomaren kopia helaraz dezatela : SEASKA – Nere Pentzea, route de la Pouponnière bidea – 64250 KANBO edo seaska@ikastola.eus helbidera idatziz

Bidali beharreko dokumentazioa:
  • gutuna 
  • kurrikuluma 
  • diplomaren kopia

ZUZENDARI BAT

Data:
Deskribapena:

SEASKA Ikastolen Elkarteak, Zuzendari bat bilatzen du :

 

ZEREGINAK :

  • Seaskako egituren kudeaketa
  • Kanpo harremanen ardura
  • Ikastoletako elkarteekiko harremanak lantzea eta saretzea

 

BALDINTZAK :

  • Lan hitzarmenaren araberako sailkapena eta saria
  • Ahalaz lehen bai lehen lanean hasteko

     

Hautagaitzen arabera, zereginak eta ardurak egokitu daitezke

Bete beharreko baldintzak:

GAITASUNAK :

  • Taldean aritzeko eta talde dinamizazioan gaitasunak
  • Elkarte, egitura edo entrepresen kudeaketan gaitua
  • Erakunde publikoekin aritzeko gaitasuna
  • Euskaran C1 maila
  • Frantsesa menperatzea ahozkoan eta idatzian

 

Baloratuko dira sail hauetako ezagutzak :

  • Komunikazioa
  • Kudeaketa (finantzak eta soziala)
  • Hezkuntza
Bidalketa:

Hautagaitzak berantenik irailaren 30eko igorri helbide honetara : seaska@ikastola.eus edo SEASKA - Nere Pentzea - Pouponnière Bidea - 64250 KAN

Bidali beharreko dokumentazioa:
  • CV
  • Motibazio gutuna

IDAZKARI BAT KATTALIN ELIZALDE KOLEGIOAN

Data:
Deskribapena:

DESKRIBAPENA:

Berehala hasteko eta 2027ko agorrilaren 31 arte Senpereko Kattalin Elizalde ikastegian idazkari gisa aritzeko lan proposamena.

Laneko baldintzak :

  • Lan jardunaldia: jardunaldi erdia, % 50
  • Lan kontratu mugatua
  • Lanpostu horretan dagoeneko den pertsonari laguntza emateko
Bete beharreko baldintzak:
  • Elebiduna, euskara/frantsesa menperatzea, ahozkoan eta idatzian
  • Idazkaritzan esperientza izatea (idazketa, itzulpena, mezuen kudeaketa)
  • Informatikaren ezagutza: idazlana, excel, datu basea
  • Taldean lan egiteko gaitasuna
Bidalketa:

CVa eta motibazio gutuna ahal bezain laster Kattalin Elizalde kolegiora igorri idazkaritza@kei.eus helbidera.

Bidali beharreko dokumentazioa:
  • CVa
  • motibazio gutuna