Aller au contenu principal

GIZAKATE JENDETSUA

Soumis par editorea le mer, 2022/09/02 - 09:19

Otsailaren 4ean, Baionan iragan zen gizakatea arrakastatsua izan da.

Giza kate bat egin da Baionan, otsailaren 4ean, ostiralarekin, azterketak euskaraz pasatzeko eskubidea aldarrikatzeko.

Joan den ekainean brebeta 2021 azterketa garaian, zientzia-irakasleek urrats bat gehiago emaitea erabaki zuten ikasleek zientzia-azterketa euskaraz egiteko eskubidea aldarrikatzen, beti ere frantsesez zientzien azterketak zuzentzeari uko eginez, ikasleek ez baitute aukerarik azterketak euskaraz egiteko.

Brebeta eta baxoa 2022 azterketetarako Errektoretzaren erantzunaren zain gauden bitartean, agintari akademikoak zigorrekin erantzuten ari dira. Aipatutako langileek Bordeleko Akademiari jakinaraztea arduratu ziren joan den ekainean zerbitzua antolatzeko. Baina legezko eskakizun horri, familien eta euskal gizartearen aldetik, desobedientzia zibileko ekintza honi, sei hilabete berantago, azterketen zuzendariak Bordeleko Akademiako Errektoretzaren izenean jarduten duenak, zigor ekonomikoekin erantzuten du eta bere ustez "zuzenketara justifikatu gabeko huts egite bat” dela eta horrela soldata atxikipenak egiten ditu.

Seaskak bere elkartasuna adierazi nahi die zigortuak diren irakasleei eta Bordeleko Errektorearen jarrerarekin duen kezka sakona partekatu nahi du. Batetik Anne Bisagni-Faure Errektore andereak euskarazko azterketen gaian elkarrizketaren alde egiten badu, egitateetan, onartu ezin diren mendeku neurriak hartzen ditu. Jarrera horrek ez du bat egiten lehen ministroak irailaren 15eko bilkuran galdegin zuen baretze eskaerarekin, eta ez da ere egokia Hezkuntza Ministeritzak argitaratu duen zirkularraren espirituarekin.

Ikastolak kexu dira, Baionako karriketan ikasle / irakasle / burasoen mobilizazio indartsuak irakutsi duen bezala.

argazkia Bob Edme

Seaska -  manifa - 2022-02-04