Baionako Ikuskaritzaren okupazioa atzotik iragaiten ari da
Brebeta egunak hurbil ditugu eta egoera blokeatu honen parean, Seaskako 4 kolegioek eta lizeoak desobedientzia ekintza batera dei egin dugu.
Atzo, ekainaren 15ean, Seaskako guraso, ikasle eta irakasle talde bat elkartu zen Akademia ikuskaritzak Baionan duen egoitza aitzinean, tokia okupatzeko helburuarekin.
Arratsalde bukaeran tentsioa igo zen eta poliziak jarrera bortitza izan zuen (gas negargarria bota eta bortizkeria fisikoa erabili).
Berantago, han geldituak ziren ikasle, guraso eta irakasleek, idekirik atzeman duten leiho batetik egoitzara sartzen lortu dute (ezer hautsigabe) eta geroztik tokia okupatzen dute.
Goiz honetan irakasleek tarte bat hartu dute ikasleekin aipatzeko atzoko gertakaria.
Ekintza mugagabea da Frantziako Hezkuntza Ministerioarekin mintzatu arte.
Gure jarrera ez da bortitza izan eta okupazioa giro onean iragaitea nahi dugu, baina horretarako denen beharra dugu.
Hurbildu Baionara!
Lortuko dugu!