Urte guziz bezala, Seaskako formatzaileek antolatzen duten Pedagogia Eguna iraganen da Azaroaren 16an. Aldi huntan, Luhuson izanen da eta haur literaturaren irakurketaren gaia aipatuko dute.
Azaroaren 16an, Karla Fernandez de Gamboa ikerlaria Seaskak antolatzen duen Pedagogi Egunean izanen da. "Albumak irakurtzen, hitzez haratago doan irakurketa" lemapean eginen duen mintzaldiaren ondotik, Lehen Mailako ikastola guzien irakasleek beren esperientziak partekatzen ahalko dituzte.
Lehen zati batean albumen irakurketari doakion teoria gureganatu ondoren saio praktikoagoa izanen da taldeka. Horretarako, egokiak zaizkion album batzuk hautatzea eskatu genion Karlari. Irakasleek segidan den zerrenda horretako liburu bat gutienez irakurtzea (eta ekartzea) galdegiten dizuegu.
- Haur Hezkuntzako irakasleak:
- Eibar, E. (2020). Ez dakit marrazten. Elkar.
- Astiz, I. eta Salaberria, L. (2020). Haserrea. Ikaselkar.
- Barrenetxea, I. (2022). Zarata Do Maiorrean biolin eta pianorako. Ikaselkar.
- Lehen Mailako irakasleak:
- Salaberria, L. (2014). Hiltzaileak. Pamiela
- Egidazu, A. (2021). Dorotea. Pamiela
- Gurrutxaga, M. (2022). Klak. Elkar
Irakasleek bi galdera hauek ere izanen dituzte gogoetagai gisa irakurketaren ondotik :
- Zuen ustez, zein dira album honen ezaugarri literario esanguratsuenak?
- Album hau zuen ikasleekin landuko zenukete? Zergatik?
Karla Fernandez de Gamboa ikerlaria