Eguberriko bakantzetan, Seaskak berriz antolatu du Olentzero Park animazioa, Beskoitze, Bardoze eta Hazparneko ikastolen laguntzarekin. Gertakaria arrakastatsua izan da.
Joan den 2022ko abenduaren 21 & 22an, Hazparneko Mendeala gelan, Seaska ikastolen federazioak hamargarren aldikotz Olentzero parkea antolatu du, Beskoitze, Bardoze eta Hazparneko ikastolen laguntzarekin.
2011 urtean sortu den gertakari hunen helburuak hauek dira: “Olentzero” itxura famatuaren inguruan euskara azkartzea, animazio desberdinen bidez erabilaraziz eta euskal artistei adierazpen gune bat eskaintzea.
Iaz bezala Hazparnen iragan zen eta berriz ere arrakastatsua izan da: kasik mila haur jin dira bi egunez (orotarat 1800 pertsona gutti gora behera, helduak kondatuz)
Haurrek ongi jostatzeko parada izan zuten baita ere euskarazko ipuinak eta ikuskizunak gozatzeko.
Amaia, Bardozeko ikastolako irakasleak, ipuinak irakurri zituen
Alabena konpainiak bere "Flipluf" ikuskizuna pollita eman zuen
Bere ipuinekin Kiribil taldeak haurrak eta beren burasoak loriatu zituen