Ipar Euskal Herrian sasoilariak urtean 15 000 lanpostu baino gehiago dira eta bereziki turismo eta laborantxa sektoreak hunkitzen ditu. Sasoilariendako egoitzak edo aterpetxeak eskas dira edo garestiegiak, aldi baterako beste eskaintzekin lehian baitira, bereziki egoitza turistikoekin. Sasoinlariei sortzen zaizkien buruhausteez gain, horrek langile kontratazioa zailtzen du eta langileen leialtasuna apaltzen.
Sasoinlariei aterpetxea errexteko gisan, Ariztia egoitza idekiko da Baionan Uztailaren 1ean eta Agorrilaren 30a arte. Egoitza hau sasoinlariei soilik idekia izanen da. Bernat Etxepare Lizeoaren ondoan den barnategia, Ariztia egoitza bilakatuko da, Mayi Ariztia karrikan.
2017ko eraikin honek, aterpetxe kolektibo bat eskainiko du, 12€ko prezioan / gaua.
4 oheko 32 logela ditu, bakoitza garbigela eta komunarekin. Bestalde, bakarkako 5 logela ere ditu.
Orotara 133 pertsona aterpetu daiteke, lan kontratu bat edo lan hitzemaite bat frogatuz gero. Erran nahi baita ez dela turistei idekia izanen.
Gosarien prestatzeko, sukalde ttipi bat ere erabil daiteke.
Tram’bus T1 linea, Ariztia egoitzatik pasatzen da, Baiona eta Miarritzeko hiri erdiak lotzen ditu, Angelutik pasatuz.
Uztailaren 1etik agorrilaren 30a arte, atezain zerbitzua segurtatua da egunero bertan.
Erreserbatzeak, tokian bertan egin daitezke edo internetez ariztia.center gunearen bitartez.
https://www.ariztia.center/euskaraz/ariztia-egoitza