Aller au contenu principal

JARDUNALDI PEDAGOGIKOAK

Soumis par editorea le

Azaroaren 26an Donostian iraganen dira Euskal Herri osoko ikastolen 29garren Jardunaldi Pedagogikoak, aurten lelo argi batekin: "Bagatoz inklusiotik ekitatera!"

Egungo gizartea etengabeko aldaketan murgilduta dago, eta aniztasuna du ezaugarri nagusi. Testuinguru horretan, ezinbestekoa da hezkuntza sistemak aniztasun horri erantzutea, gizartearen isla baita eta oraingo eta etorkizuneko herritarrak prestatzeko ardura baitu.

Image
Jardunaldiak 2026

Aurten, jardunaldiak hezkuntza-komunitate osoari irekita egongo dira: irakasle, hezitzaile eta hezkuntzarekin lotura duten gizarte-eragileei. Izan ere, ikastolek gizarteak ezartzen dizkien erronkei modu amankomun eta partekatuan erantzun nahi diete, elkarlana oinarri hartuta.

Jardunaldi hauetan, hezkuntza inklusiboa izango dugu ardatz, ikasle guztientzako kalitatezko eta ekitatezko hezkuntza bermatzeko bidea. Elkarrekin aztertuko ditugu inklusiora gerturatzen gaituzten praktikak, gaur egungo erronkak eta aurrea begirako hartu beharreko erabaki eta konpromezuak. Bereziki, profesionalen eginkizuna azpimarratuko dugu, helduon begirada heztea eta prestakuntza eguneratua izatea gako bilakatzen baitira.

Inklusioa ez da soilik legeen betetzea, konpromezu etiko eta pedagogiko bat  ere bada, denok batera eraiki nahi dugun etorkizun bidezkoago baten aldeko konpromezua.

Parte hartzeko prezioa = 50€

Ez galdu aukera!

Jardunaldietan izena-eman nahi baduzu bete ezazu Izen emaiteak - Jardunaldiak 2025