Joan den igandean, Hernani eta Ordiziako errugbi taldeen derbia hitzordu berezia izan zen: kari horretan, Seaskaren ikastolen aldeko kanpaina bat antolatu zuten eta sartzeetako irabazien parte bat iparraldeko ikastolentzat atxiki. Nahiz eta aroa euritsua izan, Landare kirolzelaia bete betea zen eta giro sutsua ! Hernanikoek irabazi zuten azkenean. Errebantxa Ordizian izango da datorren udaberrian ! Bihotzetik milesker bi taldeei eta batez ere Joxe Elosegi (Hernani) eta Kepa Korta (Ordizia) jaunei !

