Aller au contenu principal

Lan eskaintzak

BIGARREN MAILAKO IRAKASLEAK

Data:
Deskribapena:

SEASKAk, 2026-27 ikasturterako, irakasle beharra du Seaskako kolegioetan eta lizeoan irakasteko gai desberdinetan :

 

Baionako Etxepare lizeoan 

  • Euskara : Denbora osoz, azaroaren 2tik -> 3 hilabeterentzat
  • Historioa Geografia : Denbora osoz

 

Baionako Estitxu Robles kolegioan & Ziburuko Piarres Larzabal kolegioan

  • Ingelesa : Denbora osoa

 

Kanboko Xalbador kolegioa eta Baionako Etxepare lizeoan

  • Matematika : 11,5 ordu Xalbadorren eta 3.5 ordu Etxeparen, azaroaren 2tik -> ikasturte bukaera arte

 

Lartzabaleko Manex Erdozaintzi Etxart kolegioa 

  • Matematika : Denbora erdiz, azaroaren 2tik -> 3 hilabeterentzat
Bete beharreko baldintzak:
  • Irakasgaiari doakion lizentzia edo masterra ukan
  • Euskaraduna
  • Esperientzia oinarrizko hezkuntza orokorreko erakaskuntzan
Bidalketa:

Interesatuak direnak Seaskara igor dezatela, lehen bai lehen :  Motibapen gutuna, kurrikuluma, diplomaren kopia (lizentzia, masterra)  seaska@ikastola.eus helbidera idatziz

Bidali beharreko dokumentazioa:
  • Gutuna
  • CV
  • Diplomen kopiak

LAGUNTZAILE BAT BIDARTEKO IKASTOLAN

Data:
Deskribapena:

Bidarteko UHABIA ikastolak ORDEZKAPEN bat xerkatzen du kontratu mugatu batendako Bidarten, 24 oren astean.

Azaroaren 2an hasteko litzateke laguntzaile gisa : 

  • kantina, 
  • garbiketa 
  • haurzaindegia.
Bete beharreko baldintzak:

BETEBEHARRAK : 

  • euskaraduna izan, 
  • haurrekin eta talde batean lan egiteko gaitasuna izan (esperientza desiratua) 
  • eta motibua izan 
Bidalketa:

CV eta motibapen gutunak gaurdanik igortzen ahal dizkiguzue uhabia.ikastola@gmail.com helbide elektronikora.

 

Bidali beharreko dokumentazioa:
  • CV 
  • motibapen gutuna

AESH LAGUNTZAILEAK

Data:
Deskribapena:

SEASKAK, 2026-2027 ikasturteko Behar berezituak dituzten haurren Laguntzaile Berezituak bilatzen ditu.

Kontratu mota desberdinak ( CDD edo CDI) , ahal bezain laster, Seaskako Ikastoletan,

  • Ortzaize eta inguruko ikastola batean %60 orduko kontratu bat , (A1/A2/O1/O2 ikastolako orduetan).
  • Ortzaizeko ikastolan %30 orduko kontratu bat , (A1/A2/O1/O2 ikastolako orduetan).
  • Beskoitzeko ikastolan %60 orduko kontratu bat, (A1/A2/O1/O2 ikastolako orduetan).
  • Kanboko ikastolan eta Xalbador kolegioan %60 orduko kontratu bat, (A1/A2/O1/O2 ikastolako orduetan).
  • Etxepare Lizeoan %60 orduko kontratu bat urtarrila arte, (A1/A2/O1/O2 ikastolako orduetan).
Bete beharreko baldintzak:

Lanbide huntarako bete behar diren irizpideak hauek dira :

  • Euskara eta frantsesa jakitea, ahozkoan eta idatzian
  • Bere burua behar bereziak dituen ikasleak laguntzeko prest sentitzen dena
  • Zailtasunak dituen haur baten garapena analisatzeko eta horren arabera bere lanaren moldatzeko gai izatea
Bidalketa:

Interesatuak direnak, motibapen gutuna + kurrikuluma + diplomaren kopia helaraz dezatela : SEASKA – Nere Pentzea, route de la Pouponnière bidea – 64250 KANBO edo seaska@ikastola.eus helbidera idatziz

Bidali beharreko dokumentazioa:
  • gutuna 
  • kurrikuluma 
  • diplomaren kopia

IDAZKARI BAT KATTALIN ELIZALDE KOLEGIOAN

Data:
Deskribapena:

DESKRIBAPENA:

Berehala hasteko eta 2027ko agorrilaren 31 arte Senpereko Kattalin Elizalde ikastegian idazkari gisa aritzeko lan proposamena.

Laneko baldintzak :

  • Lan jardunaldia: jardunaldi erdia, % 50
  • Lan kontratu mugatua
  • Lanpostu horretan dagoeneko den pertsonari laguntza emateko
Bete beharreko baldintzak:
  • Elebiduna, euskara/frantsesa menperatzea, ahozkoan eta idatzian
  • Idazkaritzan esperientza izatea (idazketa, itzulpena, mezuen kudeaketa)
  • Informatikaren ezagutza: idazlana, excel, datu basea
  • Taldean lan egiteko gaitasuna
Bidalketa:

CVa eta motibazio gutuna ahal bezain laster Kattalin Elizalde kolegiora igorri idazkaritza@kei.eus helbidera.

Bidali beharreko dokumentazioa:
  • CVa
  • motibazio gutuna