HERRI URRATS... ITZULIKO DA !

Soumis par editorea le mer, 2022/26/01 - 10:35

Bi urtez segidan ezeztatua izan ondotik, Herri Urrats berriz eginen da aurten !

Bi urtez segidan ezeztatua izan ondotik, Herri Urrats berriz eginen da aurten !

1984az geroztik, maiatzeko bigarren igandean ospatzen da iparraldeko ikastolen pesta, euskararen pesta, gure kultura eta hitzkuntzaren eguna.

Lehen ospakizunaren ondotik, 1985an sortu zen Herri Urrats elkartea. Gaur, urtarrilaren 25eko prentsaurrekoaz baliatu nahi dugu Gillermo Etxeberria omentzeko, ikastolen pesta eta elkartearen sorreran militante sutsua izan zenari. Berak hasitako lana segitzen eta segituko dugu.

2022urtean 39.edizioa izanen dugu. Azken bi urteak bereziak izan dira eta egoerari egokitu behar izan dugu. Gaitza gainditu dugu eta euskaltzaleen elkartasunak gure esperantzak gainditu ditu.

2021 urtean Herri Urrats usaiako formatuan ezin ospatuz, 30 herri urrats ospatu ditugu ipar euskal herri osoan. Horretaz gain helburu ekonomikoa lortzeko, BOGA kanpaina bultzatu ginuen urtarriletik maiatzera. 300.000 euro lortzeko helburu « utopikoa » ginuen. Baina sorpresa eta emozio handiarekin, konduak hestean ikusi dugu helburua lortu dugula. Bai, denen artean lortu dugu ! Jendeen emaitzak, herri urrats ttikien irabaziak, herriko etxeen eta departamenduaren dirulaguntzak, enpresen partaidetzak, jantzi eta zozketa salmenta… Hemendik eskertu nahi ditugu helburua lortzen lagundu gaituzuen guziak ! Denak gira bosgarren kolegioaren eraikitzaileak.

Diru bilketak « beharrenak salbatu » dizkigu baina Herri Urrats-ek ez du soilik helburu ekonomikoa. Ikastolen pesta ospatzeko beharra dugu, elkartzeko beharra dugu. Senpereko lakura itzuliko gira.

zapata HU

Aurten Herri Urrats elkarteak Seaskako ikasleak omendu nahi ditu. Pandemia garaian ikasturte gogorrak bizi izan ondoan, haiek dira ikastolen pestaren protagonistak.

Maiatzaren 8an iraganen den Herri Urrats-en lema eta irudia sortzeko, lehiaketa bat egin dugu Seaskako adin guzietako ikasleei zuzendua.

235 proposamen jaso ditugu ! Gaitzeko arrakasta izan du lehiaketak. Dudarik gabe, ikasleek Herri Urrats maite dute eta inspirazioa ez dute falta !

Irabazle bakar bat izanik ere, errezibitu ditugun proposamen guziak erakutsiko ditugu Herri Urrats egunean.

2022ko Herri Urrats-en logo eta lemaren sortzailea Amaia Ampo da, Manex Erdozaintzi Etxart Kolegioko ikaslea. Zorionak eta eskerrak zuri !