ELKARRETARATZEAK

Soumis par editorea le ven, 2022/04/03 - 13:00

Gaur, martxoaren 4ean, 7 probintzietako ikastola guzietan, azterketak euskaraz pasatzeko eskubidearen aldeko elkarretaratzeak izan dira.

Euskal Herriko Ikastolen Elkarteak, Seaskarekin eta Azterketak Euskaraz! kolektiboarekin batera, guraso, ikasle, langile eta euskaltzale orori deia egin die Ipar Euskal Herriko ikasleek azterketak euskaraz egiteko duten eskubidearen alde martxoaren 4an, elkarretaratzeak egiteko Euskal Herri osoko 112 ikastoletan.

Astean zehar Azterketak Euskaraz ! Brebeta Euskaraz ! eta Baxoa Euskaraz ! pankarta edo marrazkiak prestatu zituzten ikasleek beren irakasleekin.

Gaur, ikastetxe guzietan, argazki bat aterako  da, egunean zehar edo 4.30tan burasoekin betan, ikastola bakoitzak nahiago duen gisan.

Ekintza honek ahalik eta oihartzun gehien ukan dezan, elkarretaratzeen argazkiak sare sozialetan zabalduko dira.

Azkaine 2022.03.04

Larzabal kolegioa - azterketak euskaraz 2022