Aller au contenu principal

HERRI URRATS ... EURIPEAN

Soumis par editorea le jeu, 2023/25/05 - 14:02

Herri Urrats pesta handiaren 40garren edizioa berezia izan behar zen : azken hilabete hauetan, elkarteko bolondresek izigarrizko lana egin zuten egitaraua zoragarriaren antolatzeko.

Zoritxarrez euria azkarki aritu da aitzineko egunetan: bezperan Senpereko auzo batzuetan uholdeak izan dira.

Herriko etxeko oharrak kondutan hartuz eta publikoaren seguritatea segurtatzeko, Herri Urratseko antolatzaileek erabaki azkar bat behar izan zuten hartu. "Nafarroa" eta "Lapurdi" guneetako animazioak eta ostatuak ezeztatu zituzten, arratsaldeko kontzertuak bakarrik "Araba" gunean atxikiz (12:00tik goiti) eta goizeko animazioak ezeztatuz.

Euri zaparrada ederrak izan ziren arratsalde hastapena arte bainan ondotik pesta ederra iragan zen, giro goxoan.

JOALDUNAK, TXARANGAK, IXTAKLOK, NEOMAK, XUTIK, SUTAGAR, ZETAK & SFM taldeek giro bikain sortu zuten.

 

Zoritxarrez, maiatzaren 14ean irabazi den diruarekin ez da aski izanen Senpereko kolegio berriaren lanak pagatzeko. Ondorioz, antolatzaileek deialdia luzatu dute, elkartasuna eskatzeko.

 

Nahi duenak bere laguntza ekonomikoa ekartzen ahal dio Herri Urrats elkarteari.

Azpian banku kondu desberdinen datuak atxemanen dituzue

Caisse d'épargne FR76 1333 5000 4008 9397 1116 819 

Crédit Mutuel FR76 1027 8023 8500 0201 4340 107

Laboral Kutxa ES87 3035 0059 8205 9073 1197

Kutxabank ES98 2095 5045 8710 6117 7332

BIZUM Bidez, Herri Urrats aukeratuta dohaintza egiteko.

Eusko bidez: 790152743 kontu zenbakian

 

MILESKER DENERI !!!

Argakia: Alain Cazenave

Herri urrats 2023 - euri azpian (Patxi Beltzaiz)