Otsailaren 1ean, larunbat goizarekin, Bigarren Mailako ikastetxeen ekimenarekin hasiko gira.
Murgiltze ereduan ari diren 5 kolegioak (Kanboko Xalbador kolegioa, Ziburuko Piarres Larzabal ikastegia, Lartzabaleko Manex Erdozaintzi Etxart kolegioa, Baionako Estitxu Robles ikastetxea eta Senpereko Kattalin Elizalde ikastegia) baita ere Baionako Bernat Etxepare lizeo orokorra eta profesionala familiendako irekiak izanen dira goizeko 9etatik eguerdi arte.
Gomita luzatua izan zaie ikastolan jadanik eskolatuak diren ikasleen familiei... bainan ez bakarrik ! Arlo publikoan edo pribatuan ari diren bertze sareetako eskola elebidunen ikasle diren burasoek ere aukera izanen dute gure ikastetxeen bisitatzeko, irakasleekin solastatzeko, burasoekin mintzatzeko
Informazio bilkurak izanen dira goizeko 10:00etan kolegio desberdinetan eta goizeko 09:45 & 11:15etan Bernat Etxepare lizeoan.
Helburua izanen da Bigarren Mailako ikastoletan plantan ezarriak diren proiektuen aurkeztea : Ikasgaien Arteko Lan Asteak ("IALA"), ikasleak laguntzeko eta sustengatzeko bere frogak egin dituen "tutoregotza" sistema, euskara eta euskal kulturaren inguruko prioiektuak, desberdintasuna eta inlusioa errexteko martxan ezarriak diren plangintzak...) baita ere eskolatik kanpoko ateraldiak, gizarteko eragileekin topaketak, asteazkenetako kirol elkarteak... eta abar...
Ez da izenik eman beharko egun horretan parte hartzeko, denak ongi etorriak izanen dira !

Ondoko asteburuan, otsailaren 8an, Lapurdin, Baxe Nafarroan eta Xiberoan kokatuak diren 33 ama-ikastolek bere ateak irekiko dituzte. Datorren sartzerako beren haurrarendako eskola bat xerkatzen ari diren buraso gazteendako aukera paregabea izanen da !
Egoitzak bisitzeko, irakasleekin edota burasoekin topatzeko goiza aproposa izanen da ! Bertzalde, familiek haur ttipiak ama ikastolan integratzeko eginak diren urratsak zoin diren ikusten ahalko dute.
Elkarte biziaren aberastasuna, eskolan bizitzan inplikatzeko aukerak eta proiektu pedagogiko ugariek ez dute gehiago sekreturik izanen !
Gaur egun, ikastolak ongi banatuak dira gure eskualdean eta azpiko linkaren gainean klikatuz, ikastolen mapa ikusten ahalko duzue.
https://seaska.eus/eu/mapa-ikastolak


